Hezkuntza proiektua – zirriborroa

2012-01-15

Fusioaren prozesuan hainbat Batzorde sortu genituen. Hezkuntza Proiektu Batzordeak, bi urteko lana egin ondoren, honako zirriborro hau aurkeztu du. Orain, denon azterketa, ekarpenak ea. egin behar ditugu, proiektu definitboa lortzeko.

HezkuntzaProiektua_0_zirriborroa


“La educación prohibida”

2010-11-19

Link honetan, heziketaren berrikuntzari buruz film baten aurrerapena. Oso interesgarria!


Heziketari buruz artikulu polit bat

2010-11-10

Orain denon artean eskola berria sortzen ari garanez… guraso batek artikulu hau bidali zuen, ea zer deritzozuen.
Por otro modelo educativo


Alegazioei erantzuna (fusioa)

2010-01-24

Hona hemen hezkuntzaren zentro guztien alegazioei emandako erantzuna eta gauzatzeko proposamena.

Zuen iritziak eskertuko genituzke.

alegazioei-erantzuna.pdf
(gehiago…)


Elkartearen izena: Mandazubi

2010-01-18

Azken bileran erabaki behar izan genuen Institutuko Guraso Elkartearen izena, Estatutu berrietan sar ahal izateko; honako hau aukeratu genuen: Mandazubi.

Estatutu berrietan, beraz, izen hau azalduko da.
(gehiago…)


Fusioa

2009-12-23

Orain Hezkuntzako lan proposamenari gure iritziak, ekarpenak, ea. egin behar dizkiogu.

Jada, zuzendaria eta irakasleek idatzi bat egin dute eta gurasoek beste bat eta delegaritzara bidali ditugu.

Hona hemen dokumentu hauek.

gurasoen-idatzia.pdf

gurasoen-idatzia-20091216-gazt.pdf

zuzendaria_irakasleen_idatzia.pdf


Hernaniko lau zentroen fusioa

2009-12-23

Jakingo dezutenez delegaritzak Hernaniko DBHko 3 zentroetara (Urumea, Elizatxo eta Langile) eta Batxilergo zentrora (institutua), fusioa gauzatzeko “lan Proposamena” izeneko dodumentua bidali die.

Hemen jarri degu.

hernani09-10-lanproposamena.pdf


Gaur, urriak 21, guraso bilera

2009-10-21

Aspaldiko!

Blog hau berpizteko asmoaz gatoz.
Gaur, ikasurte honetako lehenengo guraso bilera edukiko dugu, tutoreekin eduki eta gero.

Han elkar ikusiko dugulagoan,
Guraso elkartea


2007-11-14 Eskola Kontseilua

2007-12-30
Azaroaren 14ean Eskola Kontseilua egin genuen. Bertan "urteko kudeaketa plana. 2007-2008" eta "Antolakuntza eta jarduera auaudia" eskuratu genituen. Guraso Elkartearen gelan  bi dokumentu hauek daude eta interesatuak idus ditzakete. Han aipatu ziren gai garrantzitsuenetako batzuk honako hauek izan ziran:

1. Ikasurte honetako helburuak:
- 3 urteetarako plan estratejikoa egitea.
- guraso, tutore eta orientazalearen arteko harremanak sakontzea.
- Lanbide heziketa bultzatzea, batez ere Eskaintza Partziala eta Sarbide Frogari dagokienez.
- ISO kalitate sistemaren etengabeko errebisioa egitea.

2. Hizkuntza Normalkuntza Plana dela eta, Ulibarri programan sartuta gaude. Azalpen guztiak kudeaketa planaren daude, baina aipatzeko dira Doberakin blog bat sortzear daudela eta Institutuko aldizkaria ere egiteko daudela. Gurasoen proposamenak jaso eta ahal den neurrian elkarlanean bideratuko dute.

3. Ikasteko teknikei buruz ikastaro bat antolatu nahi izan zuten baina ikasle gutxi apuntatu zirenez, ez da atera. Kopuru minimoa 12 ikaslekoa zen eta 5 bakarrik apuntatu ziren (hasieran 3 eta tutoreekin bilerak egin ondoren beste 2). Iaz izan ezik beste urteetan ikastaro hau atera omen da. Zer gertatzen zaie gure seme/alabaei?

4. Haurten orientatzailea aldatu dute. Hasieran etorri behar zuenak istripu bat eduki zuen eta denbora luzez orientatzailerik gabe egon dira. Orain beste pertsona bat etorri da eta ahal den neurrian aurreikusitako programa betetzen saiatuko da. Ikasle bakoitzarekin bilerak egingo ditu. Gurasoekin printzipioz ez, nahi duenak eska dezake.

(gehiago…)


Azken bileraren berri

2007-10-30

Ba bilera egin genuen eta eskutitz bat iritsiko zaizue etxera. Hiru puntu aipatzen ditugu han, eta hemen ere komentatuko ditugu:

1. Gurasoak behar dira Elkartearen Batzordea osatzeko. Elkartea mantentzeko, subentzioa jasotzeko eta Eskola Kontseiluan parte hartzeko, batez ere lehenengo kurtsoko gurasoak behar ditugu. Animatzen zeratenok mesedez deitu horietako telefono zenbakiaren batera: 660 831 333 / 943 33 00 10.

2. Iaz jarritako borondatezko kuota mantenduko dugu, hau da, 30€ ikasleko. Diru sarrera eskutitzan azaltzen den kk egin dezakezute.

3. Blog honi buruz azalpen txiki bat ere eman genuen. Ideia hauxe da: guk idatziko ditugu berriak eta nahi duenak irakurtzeaz gain, erantzun dezake bere komentarioak (iritziak, proposamenak, kexak…) gehituz. Ea lortzen dugun eztabaidatzeko foro bat sortzen. Gaztelaniaz ere idatziko ditugu berriak; "gehiago irakurri" klikatu hori ikusteko.

Para ver esta noticia en castellano, cliquear donde dice "gehiago irakurri".

(gehiago…)