Ekainaren 20an bilera
Ekainaren 20an, 19:30ean, guraso bilera egingo dugu A. Iturriagaren eraikinean.
Dakizuten bezala, azken urteetan Hernaniko 3 DBHko zentroak gehi Hernaniko Institutoa elkartu dira zentroen balizko "fusioa" aztertzeko. Ondorioz oinarrizko dokumento bat sortu dute eta zentro bakoitzean aurkeztea eta erabakiak hartzea momentua iritsi da.
Gaia garrantzitsua denez, saia zaitezte bilerara etortzen, mesedez.
Institutotik eskutitz bat bidaliko dizuete etxera dokumento kopiekin (euskaraz eta gaztelaniaz).
Blog honetan ere, zuen iritzia idazteko aukera aurkituko duzue eta aportazio guztiak eskertuko ditugu. 20a arte orduan. Guraso Elkartea