Azken bileraren berri

2007-10-30

Ba bilera egin genuen eta eskutitz bat iritsiko zaizue etxera. Hiru puntu aipatzen ditugu han, eta hemen ere komentatuko ditugu:

1. Gurasoak behar dira Elkartearen Batzordea osatzeko. Elkartea mantentzeko, subentzioa jasotzeko eta Eskola Kontseiluan parte hartzeko, batez ere lehenengo kurtsoko gurasoak behar ditugu. Animatzen zeratenok mesedez deitu horietako telefono zenbakiaren batera: 660 831 333 / 943 33 00 10.

2. Iaz jarritako borondatezko kuota mantenduko dugu, hau da, 30€ ikasleko. Diru sarrera eskutitzan azaltzen den kk egin dezakezute.

3. Blog honi buruz azalpen txiki bat ere eman genuen. Ideia hauxe da: guk idatziko ditugu berriak eta nahi duenak irakurtzeaz gain, erantzun dezake bere komentarioak (iritziak, proposamenak, kexak…) gehituz. Ea lortzen dugun eztabaidatzeko foro bat sortzen. Gaztelaniaz ere idatziko ditugu berriak; "gehiago irakurri" klikatu hori ikusteko.

Para ver esta noticia en castellano, cliquear donde dice "gehiago irakurri".

(gehiago…)


urriaren 25ean Guraso Elkartearen Bilera

2007-10-21

Hurrengo ostegunean, urriak 25, 18:30ean guraso bilera egingo dugu A. Iturriagaren eraikinean (Sta. Barbara auzoa). Guraso Elkartearen berri emango dugu: funtzionamendua, kuota, e.a.
Bestalde, Institutuko zuzendaritzak bere burua aurkeztuko du eta Institutoari buruz hainbat informazioa emango du.
Gaiak garrantziskoak direnez, zaia saitezte etortzen, mesedez.
Eskutitz bat iritisiko zaizue etxera honen berri emanez.
Guraso Elkartea.

(gehiago…)


Bilguneko oinarrizko dokumentoa

2007-10-16

H E R N A N I H E R R I K O B I G A R R E N H E Z K U N T Z A K O E G I T A S M O A B A L I Z K O I K A S T E T X E A R E N H A I N B A T E Z A U G A R R I

SARRERA

Hamabost hilabetetako ibilbidea egin du Hernani Herriko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeen BILGUNEak. Gure lau ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak alderatzetik hasi ginen, elkarren praktika profesionala ezagutzera pasa ginen gero, eta elkarrekin sortu genezakeen balizko ikastegiaren ezaugarriak itxuratuz eman diogu amaiera ekipo honen aurtengo lanari.Dokumentu honek laburbildu nahi du (lau ikastetxeak bilduko lituzkeen) egitasmo horren inguruan sortu diren diskurtsoa eta kontzentzua. Bilgunekoentzat, ideiak antolatzeko aukera izan da. Ikastetxeetako gure kideentzat, zertan ibili garen hobeki ulertzeko bidea eman dezake. Eta, segur aski, administrazioari egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ahal izateko lanabesa ere izango da. (gehiago…)