Bilguneko oinarrizko dokumentoa
H E R N A N I H E R R I K O B I G A R R E N H E Z K U N T Z A K O E G I T A S M O A B A L I Z K O I K A S T E T X E A R E N H A I N B A T E Z A U G A R R I
SARRERA
Hamabost hilabetetako ibilbidea egin du Hernani Herriko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeen BILGUNEak. Gure lau ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak alderatzetik hasi ginen, elkarren praktika profesionala ezagutzera pasa ginen gero, eta elkarrekin sortu genezakeen balizko ikastegiaren ezaugarriak itxuratuz eman diogu amaiera ekipo honen aurtengo lanari.Dokumentu honek laburbildu nahi du (lau ikastetxeak bilduko lituzkeen) egitasmo horren inguruan sortu diren diskurtsoa eta kontzentzua. Bilgunekoentzat, ideiak antolatzeko aukera izan da. Ikastetxeetako gure kideentzat, zertan ibili garen hobeki ulertzeko bidea eman dezake. Eta, segur aski, administrazioari egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ahal izateko lanabesa ere izango da.
FUSIOAREN ZERGAITIAK
03 Bigarren Hezkuntzako lau ikastetxeak bakar batean biltzeak Hernani Herriko gazteen eta zentro horretan bilduko den komunitatearen kideen arteko harremanak, integrazioa eta kohesioa hobetzea ditu helburu. Elkarbizitza dinamika integratzailea sustatu eta hainbat klitxe, zaharkitu bezain sendo, gainditu.
04 Eskaintza oso, bateratu, kalitatezko eta erakargarria herrian bertan gauzatzen dela ikusteak, beste herrietara eta hiriburura joateko joera saihesten lagunduko du. Hernanin bertan egongo baita asebetetzerik bertako ikasleen trebakuntza eta heziketa premia eta eskaria.
05 Administrazioen aurrean ikastegi berria erreferente bakar, sendo, eta koherente bat izango litzateke. Udaletxearekiko zein Delegazioarekiko hartu emanak eta elkarlan proiektuak erraztuz eta sendotuz.
06 Egitasmoa bera, lau hezkuntza proiektu, lau ikastegi, heziketa garatzeko lau modu biltzeko ahalegin hau, aukera ezin hobea da pedagogia azterketa serio bat birplanteatzeko. Berrikuntzarako herriko ikastegiek izan duten joera indar berrituz, Hezkuntza Proiektu aurrerakoi batentzat bulkada giroa sortuz.
07 Ikastegi bakar batean biltzeko egitasmo hau prozesu bat izango da. Gehiengo (masa kritiko zabal) baten borondatea eta konpromezua eskatuko du. Hernani Herriko guraso eta ikasleriarentzat erakargarri eta ilusionagarri behar du. Eta irakasleentzat, bulkada motibagarria.
08 Denok, lau ikastetxeetan, dugun hoberena aitortu eta abiapuntu gisara hartuz, elkarrekin “zerbait berria” eraikitzeko bidea emango digu egitasmo honek. Elkarrekin esploratuz, “marka berri bat” sortu beharko dugu. Hernani herriko trebakuntza eta heziketa premiak asebetetzeko.
09 Proiektu honen eraikuntzan denon parte-hartzea ezinbestekoa izango da. Lau ikastetxeetako gurasoak, ikasleria, irakasleria eta ez dozenteak. Eragile ezberdinen presentzia zabala eta sendoak emango baitio sinesgarritasuna eta behar duen bulkada egitasmoari.
HEZKUNTZA PROIEKTUA. IKASLEEN GARAPEN PERTSONALA eta AKADEMIKOA
10 Proiektuak integratzaile izan beharko du: denon ekarpenak, denon tradizioak barne hartuko baititu. Eta aldi berean, integratzailea izango da ikasleen ibilbide formatibo anitzak lagunduko dituelako. Eskaintza zabala izanik, ikasleek laguntza izango dute bere ikasketak kudeatzeko. Bakoitzak bere premien, nahien, mugen… araberako erantzun pedagogikoa hartu dezan. Orientabide akademiko egoki baten bitartez.
11 Osoa, pertsonaren garapena bere osotasunean hartuta ulertzen delako. Heziketa zentzu zabalenean hartzeko: pertsonaren garapena, autonomia, ikasten ikasteko ahalegin berezia, bere testuinguruan kritiko eta arduraz esku hartzeko gai diren gazteak. Elkar lanean aritzeko gauza diren ikasleak, autonomoak, erabakiak hartzeko gauza direnak…Ikaslearen garapen pertsonalaz gain, eduki akademikoen transmisioa ere ikastetxeko ardatz nagusienetarikoa izango da.
12 Berrikuntzari irekia. Metodo bakar, unibertsal, eta egonkorra bilatu beharrean, dinamika ikertzaile eta berritzailea izango da irakasle-ekipoen ezaugarri metodologikoa. Etengabeko galderak planteatuz, hobekuntzarako neurri zehatzak elkarrekin sortuz, praktika eraberritze aldera joko luketen irakasle ekipoak sustatu eta zaindu beharko ditugu.
13 Euskal Curriculuma, sortu, egokitu eta garatzeko sena izan beharko du ikastetxeak. Curriculum planteamendu ezberdinak aztertuko dira.
14 Eskaintza akademiko bateratua, osoa eta zabalagoa izango da. Aberatsagoa. Ibilbide formatibo guztiak, hautazko eskaintza anitza. Dibertsifikazio kurrikularrari irtenbide duina emateko aukera izanen da…Eskaintza zabala izanik, ikasleek eta familiek laguntza izango dute bere ikasketak kudeatzeko. Laguntza pertsonala, tutoretza, orientaziozkoa… hobekien egokitzen zaien ibilbide akademikoaren jakitun izango dira.
15 Osoa, denontzat, ikasle ororentzat, edozein direla ezaugarriak. Eskaintza egokitu eta ikasle guztien garapenaz arduratuko dena. Integratzailea eta anitza den denok barne hartzen gaituelako. Inklusiboa.
16 Eskola euskalduna: Euskara ikasketa-hizkuntza izateaz gain, eskola-bizitzako hizkuntza izango da.
IRAKASLEEN INPLIKAZIOA, KOORDINAZIOA eta FORMAKUNTZA
17 Irakasleriaren inplikazioa, proiektuarekiko konpromezua… eskatu, landu, sustatu beharko dugu. Irakasleriaren lidergoa (hasera batean batez ere) ezinbestekoa izango delako. Irakasle masa kritiko sendo bat eskatzen du hau bezalako asmo ausarta batek.
18 Proiektuaren lidergoa irakasleena da. Talde/masa kritiko bat beharko dugu. Konpromezu sendo bat ezinbesteko izanen da prozesua bere gain hartu eta beste estamentu eta interlokutoreekin batera eraikitzeko.
19 Eraikinen antolaketa edozein izanda ere, alde batetik irakasle ekipo zatiketak egonkortu ez daitezela, eta bestetik, irizpide pedagogikoak, oinarrizko funtzionamendua eta praktika instituzionalak desberdinak izan ez daitezela ziurtatu behar da. Guraso, ikasle eta irakasle multzoak ikastegi bakarra dela idendifikatu dezan.
20 Egiturak soluziobidean jarri beharko du alde batetik irakasleria ekipo berriaren koordinaketa horizontala eta bertikala. Mintegi-Sailen barneko sinergiak eta antolaketa, curriculuma… eta maila berean ari diren irakasleen artekoa. Eta beste aldetik kudeaketa ereduak bide eman beharko lioke gurasoen presentzia aktibo eta zabalari.
21 Ikastegi osoa izanik, ekipoak, irakats-ekipoak ere osoagoak lirateke. Sail edo Mintegiek eta baita ere maila edo ziklokoak ekipo borobilagoak izango lirateke, neurri egokitakoak.
22 Irakaskuntzako gaur egungo behar berriei aurre egiteko irakasle kopuru egokia, horretarako behar diren figura berriak sortuz: IKT-en kudeaketarako, ekipoen koordinaketa, formakuntza eta berrikuntza egitasmoak sustatzeko…
23 Aukera metodologikoa, ibilbidean eraikiko da. Ikastetxe berriak bereziki zaindu beharko ditu irakasleen espazio eta denborak, koordinaketa pedagogikoa eta oinarrizko prestakuntza egitasmoak.
24 Hausnarketarako, ikerketarako, elkarlanerako… denbora handia beharko da. Garrantzi handiko kontua izango da hau proiektu berria elkarrekin eraiki ahal izateko. Hala eta ere, aurretik zenbait ildo metodologiko erabaki beharko lirateke
LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEKIKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEAREKIKO HARREMANA
25 Osoa, etenik gabea. Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin trantsizio fasea adostu eta koordinatu beharko ditugu. Loturak eta jarraipena bermatuz. Horretarako interlokuzioa eta komunikazioa organizazioan leku argi bat izan beharko dute, lotura hori agerikoa eginez egitura eta organizazioan, hau da, lotura instituzionala beharko luke.
26 Orain arte bilguneko bileretan ez bada aipatu ere, Lanbide Heziketako ikastetxearekin zer nolako lotura, koordinazioa, harremanak…egon daitezkeen landu beharko lirateke.
IKASTETXEAREN ANTOLAKETA eta KUDEAKETA
27 Hiru egoitza beharko ditu ikastetxe berriak. Hiru bizikidetza gune. Masifikazioa ekidin eta gaindituz, heziketa harremanak, hurbileko arreta pertsonalizatua, izen-abizenez, neurriko irakasle-ekipoekin… Hala ere, antolaketari dagokion puntu hau aurrerago erabaki beharreko puntua izango litzateke.
28 Eraikuntza eta baliabideak, egitasmoa erraztera egin behar dute. Koherente eta lagungarri. Masifikazioa saihestuz, bizikidetza guneak eskaini beharko ditugu. Bakoitzak bere lekua izan dezan, eta pertsonen arteko harremanak hurbilekoak gerta daitezen.
29 “Campus koxkor” bat, elkarrengandik hurbil. Naturari irekia, planteamendu ekologikoetan oinarritua. Ongi kokatua, arkitektura berria, egunekoa, etorkizunekoa.
30 Nahikoa leku, taldeak erdibitu ahal izateko, dibertsifikaziorako, ekipoen lanerako, gurasoen presentziari tarte egiteko… Beharko diren laborategi, tailer, kiroldegi, informatika gune… eta teknologia baldintza egokiak.
31 Denon praktika instituzionala hoberenak posible egingo lukeen kudeaketa eredua beharko dugu. Kezkak uxatu behar dira, gurasoen presentzia aktiboa bermatu eta irakasleriaren inplikazioari bidea emango dion eredu bat itxuratu. Beti ere, eremu juridiko ofiziala oinarritzat hartuta.
32 Kudeaketa ereduak eta praktikak ikasleen esku-hartze aktiboa sustatuko du. Eta, batez ere Batxilergo mailan, ikastegiko erabakietan, presentzia formala gaindituz, esku hartzen jarraitu beharko lukete.
Excerpt…
[...]Choosing the proper word is a psychological challenge that any advertising or communication specialist ought to understand, if even on a fundamental level.[...]…
Excerpt…
[...]you’re a copywriter, marketing govt or entrepreneur, there’ll always be a possibility the place it’s a must to use visuals to market your[...]…
Excerpt…
[...]Once I first bought into Web Advertising and marketing the biggest struggle I had was writing gross sales copy that converted guests into customers. I used to be lucky if I had[...]…
Excerpt…
[...]these copywriters who are now not proper) counsel that that is the key purpose of EVERY sentence in a promotion. It’s not. It’s the secondary[...]…
Excerpt…
[...]you’re a copywriter, marketing government or entrepreneur, there’ll always be a possibility the place you must use visuals to market your[...]…
Excerpt…
[...]Once I first acquired into Web Marketing the biggest battle I had was writing sales copy that transformed visitors into customers. I was lucky if I had[...]…
Excerpt…
[...]Once I first bought into Internet Advertising the most important struggle I had was writing gross sales copy that converted visitors into customers. I was fortunate if I had[...]…
Excerpt…
[...]After I first got into Internet Advertising the largest battle I had was writing sales copy that transformed visitors into customers. I was lucky if I had[...]…
Excerpt…
[...]web site should have good colors, visual results, and a catchy internet deal with to be able to be successful. Although this stuff are essential, they[...]…
Excerpt…
[...]website must have nice colors, visual effects, and a catchy web deal with as a way to be successful. Even though this stuff are necessary, they[...]…
Excerpt…
[...]your advertising portfolio. But not all case research are created equal. So if a few of your efforts have generated less than stellar results, you may[...]…
Excerpt…
[...]your advertising portfolio. But not all case research are created equal. So if a few of your efforts have generated less than stellar outcomes, you may[...]…
Excerpt…
[...]calling is a terrifying prospect while you begin on the lookout for freelance content material writing jobs, but it may be a good way to search out work. Here is an [...]…
Excerpt…
[...]Choosing the proper word is a psychological problem that any marketing or communication specialist ought to understand, if even on a basic level.[...]…
Excerpt…
[...]and we might fairly do our filing than wade through it. Lately, all the pieces in marketing is to this point exterior the box, we don’t even know what the[...]…
Excerpt…
[...]those copywriters who are no longer proper) suggest that this is the important thing goal of EVERY sentence in a promotion. It is not. It is the secondary[...]…
Excerpt…
[...]promoting a service or product, the usage of storytelling will be thoroughly effective. Lead your audience via example and influence[...]…