2007-11-14 Eskola Kontseilua
2007-12-30Azaroaren 14ean Eskola Kontseilua egin genuen. Bertan "urteko kudeaketa plana. 2007-2008" eta "Antolakuntza eta jarduera auaudia" eskuratu genituen. Guraso Elkartearen gelan bi dokumentu hauek daude eta interesatuak idus ditzakete. Han aipatu ziren gai garrantzitsuenetako batzuk honako hauek izan ziran:
1. Ikasurte honetako helburuak:
- 3 urteetarako plan estratejikoa egitea.
- guraso, tutore eta orientazalearen arteko harremanak sakontzea.
- Lanbide heziketa bultzatzea, batez ere Eskaintza Partziala eta Sarbide Frogari dagokienez.
- ISO kalitate sistemaren etengabeko errebisioa egitea.
2. Hizkuntza Normalkuntza Plana dela eta, Ulibarri programan sartuta gaude. Azalpen guztiak kudeaketa planaren daude, baina aipatzeko dira Doberakin blog bat sortzear daudela eta Institutuko aldizkaria ere egiteko daudela. Gurasoen proposamenak jaso eta ahal den neurrian elkarlanean bideratuko dute.
3. Ikasteko teknikei buruz ikastaro bat antolatu nahi izan zuten baina ikasle gutxi apuntatu zirenez, ez da atera. Kopuru minimoa 12 ikaslekoa zen eta 5 bakarrik apuntatu ziren (hasieran 3 eta tutoreekin bilerak egin ondoren beste 2). Iaz izan ezik beste urteetan ikastaro hau atera omen da. Zer gertatzen zaie gure seme/alabaei?
4. Haurten orientatzailea aldatu dute. Hasieran etorri behar zuenak istripu bat eduki zuen eta denbora luzez orientatzailerik gabe egon dira. Orain beste pertsona bat etorri da eta ahal den neurrian aurreikusitako programa betetzen saiatuko da. Ikasle bakoitzarekin bilerak egingo ditu. Gurasoekin printzipioz ez, nahi duenak eska dezake.
Posted by bhigurasoak