Hezkuntza proiektua – zirriborroa

2012-01-15

Fusioaren prozesuan hainbat Batzorde sortu genituen. Hezkuntza Proiektu Batzordeak, bi urteko lana egin ondoren, honako zirriborro hau aurkeztu du. Orain, denon azterketa, ekarpenak ea. egin behar ditugu, proiektu definitboa lortzeko.

HezkuntzaProiektua_0_zirriborroa


Alegazioei erantzuna (fusioa)

2010-01-24

Hona hemen hezkuntzaren zentro guztien alegazioei emandako erantzuna eta gauzatzeko proposamena.

Zuen iritziak eskertuko genituzke.

alegazioei-erantzuna.pdf
(gehiago…)


Fusioa

2009-12-23

Orain Hezkuntzako lan proposamenari gure iritziak, ekarpenak, ea. egin behar dizkiogu.

Jada, zuzendaria eta irakasleek idatzi bat egin dute eta gurasoek beste bat eta delegaritzara bidali ditugu.

Hona hemen dokumentu hauek.

gurasoen-idatzia.pdf

gurasoen-idatzia-20091216-gazt.pdf

zuzendaria_irakasleen_idatzia.pdf


Hernaniko lau zentroen fusioa

2009-12-23

Jakingo dezutenez delegaritzak Hernaniko DBHko 3 zentroetara (Urumea, Elizatxo eta Langile) eta Batxilergo zentrora (institutua), fusioa gauzatzeko “lan Proposamena” izeneko dodumentua bidali die.

Hemen jarri degu.

hernani09-10-lanproposamena.pdf


Bilguneko oinarrizko dokumentoa

2007-10-16

H E R N A N I H E R R I K O B I G A R R E N H E Z K U N T Z A K O E G I T A S M O A B A L I Z K O I K A S T E T X E A R E N H A I N B A T E Z A U G A R R I

SARRERA

Hamabost hilabetetako ibilbidea egin du Hernani Herriko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeen BILGUNEak. Gure lau ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak alderatzetik hasi ginen, elkarren praktika profesionala ezagutzera pasa ginen gero, eta elkarrekin sortu genezakeen balizko ikastegiaren ezaugarriak itxuratuz eman diogu amaiera ekipo honen aurtengo lanari.Dokumentu honek laburbildu nahi du (lau ikastetxeak bilduko lituzkeen) egitasmo horren inguruan sortu diren diskurtsoa eta kontzentzua. Bilgunekoentzat, ideiak antolatzeko aukera izan da. Ikastetxeetako gure kideentzat, zertan ibili garen hobeki ulertzeko bidea eman dezake. Eta, segur aski, administrazioari egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ahal izateko lanabesa ere izango da. (gehiago…)