urriaren 25ean Guraso Elkartearen Bilera

2007-10-21

Hurrengo ostegunean, urriak 25, 18:30ean guraso bilera egingo dugu A. Iturriagaren eraikinean (Sta. Barbara auzoa). Guraso Elkartearen berri emango dugu: funtzionamendua, kuota, e.a.
Bestalde, Institutuko zuzendaritzak bere burua aurkeztuko du eta Institutoari buruz hainbat informazioa emango du.
Gaiak garrantziskoak direnez, zaia saitezte etortzen, mesedez.
Eskutitz bat iritisiko zaizue etxera honen berri emanez.
Guraso Elkartea.

(gehiago…)


Bilguneko oinarrizko dokumentoa

2007-10-16

H E R N A N I H E R R I K O B I G A R R E N H E Z K U N T Z A K O E G I T A S M O A B A L I Z K O I K A S T E T X E A R E N H A I N B A T E Z A U G A R R I

SARRERA

Hamabost hilabetetako ibilbidea egin du Hernani Herriko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeen BILGUNEak. Gure lau ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuak alderatzetik hasi ginen, elkarren praktika profesionala ezagutzera pasa ginen gero, eta elkarrekin sortu genezakeen balizko ikastegiaren ezaugarriak itxuratuz eman diogu amaiera ekipo honen aurtengo lanari.Dokumentu honek laburbildu nahi du (lau ikastetxeak bilduko lituzkeen) egitasmo horren inguruan sortu diren diskurtsoa eta kontzentzua. Bilgunekoentzat, ideiak antolatzeko aukera izan da. Ikastetxeetako gure kideentzat, zertan ibili garen hobeki ulertzeko bidea eman dezake. Eta, segur aski, administrazioari egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ahal izateko lanabesa ere izango da. (gehiago…)


Ekainaren 20an bilera

2007-06-12

Ekainaren 20an, 19:30ean, guraso bilera egingo dugu A. Iturriagaren eraikinean.
Dakizuten bezala, azken urteetan Hernaniko 3 DBHko zentroak gehi Hernaniko Institutoa elkartu dira zentroen balizko "fusioa" aztertzeko. Ondorioz oinarrizko dokumento bat sortu dute eta zentro bakoitzean aurkeztea eta erabakiak hartzea momentua iritsi da.

Gaia garrantzitsua denez, saia zaitezte bilerara etortzen, mesedez.

Institutotik eskutitz bat bidaliko dizuete etxera dokumento kopiekin (euskaraz eta gaztelaniaz).

Blog honetan ere, zuen iritzia idazteko aukera aurkituko duzue eta aportazio guztiak eskertuko ditugu. 20a arte orduan. Guraso Elkartea 


Ekainaren 20an bilera

2007-06-11

Ekainaren 20an, 19:30ean, guraso bilera egingo dugu A. Iturriagaren eraikinean.
Dakizuten bezala, azken urteetan Hernaniko 3 DBHko zentroak gehi Hernaniko Institutoa elkartu dira zentroen balizko "fusioa" aztertzeko. Ondorioz oinarrizko dokumento bat sortu dute (gaur bertan saiatuko naiz blog honetan zintzilikatzen) eta zentro bakoitzean aurkeztea eta erabakiak hartzea momentua iritsi da. Gaia garrantzitsua denez, saia zaitezte bilerara etortzen, mesedez.
Blog honetan ere, zuen iritzia idazteko aukera aurkituko duzue eta aportazio guztiak eskertuko ditugu. 20a arte orduan. Guraso Elkartea