Helatua nola in!

Posted on apirila 15th, 2008 in Uncategorized by enfinxerafin

HELATUEEEE FREXKO FREXKUEEE!!

TXOKOLATEZKO HELATUAAA!!!mmm….ZE GOXUAAA!!! :p

Erabilitako trasteak:

o Esnea berotzeko lapikoa.
o Esnea eta esne ebaporatua neurtzeko ontziak (neure kasuan edalontziak izan dira)
o Egurrezko koilarak.
o Irabiagailu elektrikoa.
o Koilara normal handia (sopa jatekoa)
o Hozgailu normala
o “Heladera” delakoa (bi egun pasatu ditu izozgailuan sartuta)

Osagarriak:

o Litro erdi esnea (semi erabili dut)
o Litro laurden esne ebaporatua (edalontzi normal bat)
o Bi koilarakada hauts esnea.
o Koilarakada bi kakao. (kakao garbia, azukre eta irin gabea)
o Koilarakada bat Colacao ligth
o Azukre koilarakada eskasa.
o Hauts gelatina koilarakada eskasa.
o Nestle azukre gabeko txokolate beltza (80gr gutxi gora behera, hots tabletaren bi laurden, bestea neuk jan dut eta…)
o Milka esnedun txokolateko hamar bat ontza.
o Edulkotante likidoa.

Nola egin:

1. Jarri esnea lapikoan eta apurka-apurka gelatina hautsa eta disolbatu.
2. Bota kakaoa eta disolbatu. Zaila izaten da, beraz pazientzia.
3. Jarri Colacaoa eta esne hautsa eta disolbatu.
4. Hasi dena berotzen, eta bitartean hauts esnea jarri eta disolbatu. Zaila bada eta zatitxoak gelditu badira erabili irabiagailu elektrikoa.
5. Zatitu azukre gabeko txokolate beltza eta gehitu aurreko nahasteari, bueltak ematen jarraituaz (egurrezko koilararekin)
6. Ondoren gauza bera egin Milka txokolatearen laupabost ontzarekin.
7. Azukre koilarakada jarri eta bueltak eman.
8. Sua pixka bat altxatu irakin dezan, Utzi irakiten minutu batzuk.
9. Kendu sutik eta utzi hozten.
10. Epel dagoenean izuri edulkorante likidoa. Bota apur bat, nahastu eta dastatu, horrela zure gustura egon arte.
11. Hotza dagoenean sartu hozkailura eta izan ordu bat edo.
12. Ordu hori pasata, konprobatu nahastea ondo hoztu dela.
13. Birrindu gelditzen den Milka txokolatea eta nahastu aurretik prestatutakoarekin, zatiak egon behar dira, gero nabaritzeko modukoak.
14. Mahai gainean prestatu behar izango duzun guztia: nahastea, nahastea heladerara izurtzeko zerbait, eta heladeraren goiko partea (nireak bi parte ditu, ontzi izoztua eta bueltak ematen dituen gauza bat)
15. Heladera martxan jarri. Eta martxan jarri ondoren, apurka- apurka nahasketa botatzen joan (Oso garrantzitsua da nahasketa heladeran sartu baino lehen, hau martxan jartzea, bestela nahasketa gogortu egingo zaigu hasi baino lehen).
16. Utzi bueltak ematen … ufff,,,, pilo bat denbora (ez dut oraindik kalkulatu, hor baitabil nirea bultaka….

kukurruku!!

Posted on apirila 1st, 2008 in Uncategorized by enfinxerafin

Olaaaaaaa karakooooOlaaaaa!!

weno traste hau martxan jarri deula
ta aer zemuz duan…

 

olaxen ba!txapa geio ez deula idatziko
ze au ya naiko jende gutxik ikuskou
ta geio idatzi ezkeo ba oindik gutxiok!!
muxu aundi aundi bat ta ondo sei!

 

Ayooooo pelayooooo! :)

 

 

TXOKOLATEAAAA!!! :)

Posted on apirila 1st, 2008 in Uncategorized by enfinxerafin

TXOKOLATEA

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta. Txokolate hitzaren jatorriari buruz, bi aukera nagusi daude. Batetik, nahualtetik eratorritako xococ (mingots) edo xocolia (mingostu) hitzez eta atl (ura) hitzaz osatua legoke. Bestetik, bere jatorria maia izan liteke, chokolhaa (edari beroa) hitza, hain zuzen.

 

Txokolatea kakao zuhaitzaren (Theobroma cacao) fruitu hartzitu eta txigortua erabiliz ekoizten da. Zapore mingotsa du. Ondoren, azukrea eta beste osagai batzuk erabiliz, gozotu eta barra forma eman edo edari moduan prestatzen da (txokolate urtua, beroa edo hotza). Hau zen aztekek eta lehen kontsumitzaile europearrek txokolatea hartzeko zuten jatorrizko era.

(Wikipedia)