Dobera blogak

Aurkezpena
Zer da Bloga?

Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora. Edonork sor dezake bere bloga Dobera.com-en eta bertan nahi duenari buruz idatz dezake, beti ere euskaraz idazten badu. Irakurtzea gogoko duenak literaturari buruz, musika maite duenak musikari buruz, diseinua gustuko duenak argazkiz josiko du bloga, euskaltzalea denak Euskaltzaindiaren berri emango digu, bidaiatzea atsegin duenak bidaiez, politikeroek egoera sozio-politikoaz, ikasleak bere irakasleez eta ezagututako lagun minaz, koadrilako blog batean ba lagun arteko komentario horiez…

Dobera  Bloga, zergatik?

Euskararen normalizazioan herraminta indartsua izan daiteke. Gazteek eta herritar guztiek aukera izango dute Interneten beren iritziak, afizioak eta abarrak publiko egiteko. Hernaniko atari euskaldun bat sortzeko beharra ikusi dugu eta blogak lagun arte zabalak sortzeko garaian erraztasun haundiak eskaintzen ditu.

Sakatu hemen jadanik bloga baduzu

Sakatu hemen zure bloga sortzeko

(Baldintzak onartzea derrigorrezkoa da)

BALDINTZAK

Doberako bloga erabiltzeko baldintzak

Dobera blogean izen emateko honako baldintza hauek onartu behar dituzu:

Blogak euskara hutsezkoak badira edo euskararen presentzia handia badute  onartuko ditugu.

Doberak ez du inongo ardurarik izango baldin eta fitxategiak edo informazioa galtzen bada. Eta ez du honengatik sor daitezkeen kalteetan erantzukizunik izango.

Doberak bertan dauden blogetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du. Baldin eta honek erabiltze baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ilegala bada.

Doberak zerbitzuan moldaketak, aldaketak edota beste ekintza batzuk egiteko zerbitzua denbora batez edo betirako eteteko eskubidea erreserbatzen du. Eta ez du horren ondorioz sortu daitezkeen kalteetan erantzukizunik izango.

Doberak ez du bere erabiltzaileek egiten dituzten artikuluekin bat egin beharrik, ezta beste erabiltzaileek hauei buruz egiten dituzten iruzkinekin. Hauen guztien erantzukizuna egileena izango da

Doberak baldintza hauek aldatzeko baimena izango du, aurretik bere blogean edo beste bide baten bitartez erabiltzaileei adieraziko zaielarik.

Erabiltzailea izango da berak sortu duen webgunean argitaraturiko edukien jabe bakarra eta eduki hauen erabilera erabiltzaileak ezarritako baldintzetara mugatua egongo da.

Erabiltzaileak, zerbitzu hau arduraz eta era egokian erabiliko du. Zerbitzua legearen, moralaren, onartutako ohitura onen kontrako jardueretarako ez erabiltzeko konpromezua hartu behar du erabiltzaileak. Aldi berean, besteen eskubideak edo interesak urratu gabe erabiliko dela, konpromezu hori hartu beharko du.