Negutegi efektua Hernanin? Nola ba, gaur goizeko 10etan Axeri Dantzan 2º ko berotasuna!! eduki degu. Ordubete jotzen aritu ta geo, biatzak kartoizkoak edo zer zan hori… Eskerrak ELUR-TXORIN hamabitako bikaina ondoren Buruhandi eta Erraldoien garaia iritsi denerako, txistulariak epelduta zeudela.
Igande goizean Tolosan jotzen dan diana joko dute eta geldiuneetan Idiarena:
Kaleak huts hutsik egonagatik txistulariek ohittura dan bezela Joxe Ansorenak idatzitako URTE BERRI GOIZA doinuarekin eman diote 2010 urteko kalejirei ongi etorria. Txistulari bat (Eva) Adarra mendira igoaz eman dio hasiera urteari.
Erregeak ere agurtu dituzte, eta aurten egun osoan euria egin izan badu ere kabalgata unean eguraldiak errespetatu du eta ordu betez (inoiz eginiko kabalgata azkarrena) Erregeak Datoz doinuaz alaitu zuten arratsaldea.
Aurten Susi Elosegi gitarjolea lagun dutela ariko dira. Eguberri Zuria datorrela, kanpoan otz egingo du (gauena elurra bota du) baina Milagrosan goxo goxo berogailuari esker. Amaieran zizka mizka batzuk eta turroia jan eta txanpaña edateko aukera izango da. Kontzertuaren EGITARAUA:
Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, dultzaineroak, xilomarimba jotzailea eta Ttarla dantza taldearen partaidetzarekin kontzertua izango da arratsaldeko 7:00etan. Igor Arroyo eta Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean ondokoa eskeiniko dute:
Egun pasa ederra izan zan Aranokoa. Kalejiran mendian gora abiatu ziran ermitaruntz. Bertan ongi etorria eta agurra ere eman zitzaion bildutako jendiari. Meza amaitutakoan frontoian aritu ziran jo ta jo pilota partidua ikusten. Ondoren Montebeon (montevideo etxian Ruiz sendiakin) hamaiketakuakin batera txistu soinuaz kalez kale aritu ondoren beste etxe bateko lorategian tripa gehiago betez ta soinua joz kontsejuperuntz abiatu ziran bazkatzeko asmoz. Ia bazkaia bukatu baino lehen hasi ziran kantuka ta txistuka.Arratsaldeko 7ak jo zuten mahaitik altxatzeako.
Larunbatian iluntzeko 8,30etan Kontstituzioa plazan eskeinitako doinuak hauexek izan ziran:
KRESALA(Biribilketa)
DONOSTIAKO ANTZINAKO HIMNOA
ANTZIÑAKO IRIYARENA
AL ALBA
AL BAÑO MARIA
HIMNO LA DERRIBO DE LAS MURALLAS
ZAHAGI DANTZAK
KM 2009
ITSASOA URRUN DOA
AZKEN BERTSETAK
IDIARENA
ARRIGOAIN(Fandangoa)
AMAITZEKO SOINUA(arin-arina)
DONOSTIAKO IRRATI IRAGARKIAK
SALVE ROCIERA
SEGUIDILLAS ALOSNERAS
ROCIO(Buleriak)
LORE GORRIEN BALADA
BARATZE BAT
TXORIA TXORI
EUSKAL MUSIKAREN GORESPENA
MARTXA BATEN LEHEN NOTAK
Ia ia kontzerturik gabe geratu giñan. Entseiua laiñopean egin zan baiña kontzertu hasera txistulariak aulki bustietan eseriz, aurreneko 5 doinuak behintzat xirimiriarekin jo zuten. Ereintza taldeko dantzariak nahiko larri ibili ziran oltza gañian zutik mantentzeko.
Kontzertu berezia, mota askotako doinuak entzun ziralako. Kresalako danborjoleek eman zioten kontzertuari hasiera. Andaluziatik etorritako Atonio de Huelva tanbolireroak eman zion punttu berezi hori bere herriko bost doinu jo zituan eta, Jagoba Astiazaranek egindako moldaketari esker Euskalerriko txistulariek lagundu ziotelarik. Iruñako Jaleo Flamenco taldeak dantzatu zuten . Arozenatarrek berriz umorez jotako hiru doinu eskeini zituzten. Zurriola ikastolako haurrek eta Beñat Antxustegik aurtengo Kilometroaren aurrerapena eman zuten. Eta nola ez Gurutziagako eta Eskolako abesbatzek eta Pier Paul Berzaitzek jarri zioten ahotsa kontzertuari.