Posted by baietz on 20th Abendua 2009

Igandean eguerdiko 13 etan gabonetako kontzertua Milagrosan.
Aurten Susi Elosegi gitarjolea lagun dutela ariko dira. Eguberri Zuria datorrela, kanpoan otz egingo du (gauena elurra bota du) baina Milagrosan goxo goxo berogailuari esker. Amaieran zizka mizka batzuk eta turroia jan eta txanpaña edateko aukera izango da. Kontzertuaren EGITARAUA:
- Txistulari.Zortzikoa (J.de Beobide)
- Nongoa zira?(J:IAnsorena)
- Jokatxoak.(A.Iribar)
- Alborada Navideña V.(L.Urteaga)
- Olentzaro(J:M:Altuna)
- Euskal Bilantzikoa.(I.Ansorena/J.I.Ansorena)
- Atzerriko Eguberria.(Mold.J.I.Ansorena)
Posted in Gabonak | No Comments »
Posted by baietz on 6th Urtarrila 2009
 |
Aurten ere euriaren laguntzaz (elurra espero zan baña) Errege Kabalgataren buruan izan dira txistulariak; guztira 20 lagun.
|
Posted in Gabonak | No Comments »
Posted by baietz on 31st Abendua 2008
Urte Berrion denoi.
Urte Berriko goiz guztietan bezala aurten ere Txistulariak “URTE BERRI GOIZA” (Joxe Ansorena) biribilketa jotzen arituko dira.
Kaxkoko kale buelta eman ondoren Antsorenatarren etxealdera joango dira Leokadisti etxeraino hain zuzen ere.
Kalejiran dabiltzan jendea ez da faltako seguru gaurko giro epela jarraitzen badu.
Posted in Gabonak | 1 Comment »
Posted by baietz on 23rd Abendua 2008
Abenduak 22an Musika Eskolako ikasleek kaletik musika zabaltzen aritu ziren.

Posted in Gabonak | No Comments »
Posted by baietz on 15th Abendua 2008
Milagrosan eguerdiko 13 etan. Bukaeran zizka-mizka batzuk jateko ta txanpaña edateko aukera izango da urtero bezela. Hona hemen aurtengo egitaraua
 |
Pianojolea: MIREN ZUBILLAGA
|
Posted in Gabonak | 1 Comment »