Hernaniko Udal Txistulari Banda

Txistua jotzez gozatzen degulako

Archive for the 'San Roke eguna-Arano' Category

San Roke eguna ospatuz egun guztiko erromeria

Abuztuak 16, San Roke eguna Aranon

Posted by baietz on 16th Abuztua 2010

Aurtengo San Roke egunean merezitako omenaldia jaso du urtetan, 40 inguru, San Roke egunean nekatu gabe argazkiak atera ta ateratzen aritzen den Mikel Ruiezek. Urteko argazkiak eskuratu ahal izateko, hurrengo urtean Aranora etortzea ezin bestekoa izaten da. Aitzeki horrekin urtero lagun berriyak hurbiltzen dira Aranora.
Herriko Rokeri, duela gutxitik falta zaigunari (gaur bere urteak ospatuko genitun) bere etxe aurrean “Agur Jaunak” eskeini diote.

Festa, giro ezin hobean igaro da.

10-08-16-sanroke-031.JPG
10-08-16-sanroke-091.JPG

Posted in San Roke eguna-Arano | No Comments »

Igandian San Roke euna Aranon

Posted by baietz on 10th Abuztua 2009

09-08-16sanroke-43.JPG
09-08-16sanroke-15.JPG
Egun pasa ederra izan zan Aranokoa. Kalejiran mendian gora abiatu ziran ermitaruntz. Bertan ongi etorria eta agurra ere eman zitzaion bildutako jendiari. Meza amaitutakoan frontoian aritu ziran jo ta jo pilota partidua ikusten. Ondoren Montebeon (montevideo etxian Ruiz sendiakin) hamaiketakuakin batera txistu soinuaz kalez kale aritu ondoren beste etxe bateko lorategian tripa gehiago betez ta soinua joz kontsejuperuntz abiatu ziran bazkatzeko asmoz. Ia bazkaia bukatu baino lehen hasi ziran kantuka ta txistuka.Arratsaldeko 7ak jo zuten mahaitik altxatzeako.

Posted in San Roke eguna-Arano | 1 Comment »

San Roke Aranon-2008

Posted by baietz on 16th Abuztua 2008

Ba dira 38 urte utsik egin gabe Aranon San Roke egunean erromeria izaten dela.
1970. urtean Joxan Ruiz Goizuetako festetan Txobito bere taldearekin festen hasiera ematen ikusita, hurrengo egunean Aranon txistua jotzera etortzen bazen, berak hamaiketakoa prestatuko ziela agindu zion…. Eta hurrengo egunean agindu bezela, ordu ezkeroztik, Antsorenatarrek utzitako hutsunea beteaz, San Roke egunean erromeria egiten da goizeko meza ondoren.
Aurten Joxan merezimendu osoz omendua izan da. Urte guzti horietan utsik egin gabe bere aitak erakutsitako bidea jarraituz.
Zorionak JOXAN eta famili osoari.

Posted in San Roke eguna-Arano | No Comments »

San Roke -2004

Posted by baietz on 16th Abuztua 2004

Ermita aurrean
arano2004t.jpg

Posted in San Roke eguna-Arano | 1 Comment »