Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, dultzaineroak, xilomarimba jotzailea eta Ttarla dantza taldearen partaidetzarekin kontzertua izango da arratsaldeko 7:00etan. Igor Arroyo eta Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean ondokoa eskeiniko dute:
Arkupetan eguraldi otzarekin baina giro epela jarrita egin zuten emanaldia, soinujole eta sasofoilariaren laguntzarekin amaitu zutelarik kontzertua. Argazki gehiago ikusteko irudian klik egin.
Sandiusterrin arratsaldeko 7etan izango da. Kantuz abesbatza, Metal bostekoa,Albokaria, Dantzariak eta Txistulariak Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez bilduko dira. Kontzertu amaieran kalejjira emango dute afaltzera joan aurretik. Txistulariek joko dituzten doinuak:
Santa Zezilia egunean ta bezperan musikari dexente bere lanetan arituko denez, aurten Txistulari,tronpetalari eta Kantuz abesbatzak eman nahi duen kontzertua egunez atzeratu behar izango da. Hau da, Azaroak 29 larunbatean izatea behartuta gaude.