Hernaniko Udal Txistulari Banda

Txistua jotzez gozatzen degulako

San Roke Aranon-2008

Posted by baietz on 16th Abuztua 2008

Ba dira 38 urte utsik egin gabe Aranon San Roke egunean erromeria izaten dela.
1970. urtean Joxan Ruiz Goizuetako festetan Txobito bere taldearekin festen hasiera ematen ikusita, hurrengo egunean Aranon txistua jotzera etortzen bazen, berak hamaiketakoa prestatuko ziela agindu zion…. Eta hurrengo egunean agindu bezela, ordu ezkeroztik, Antsorenatarrek utzitako hutsunea beteaz, San Roke egunean erromeria egiten da goizeko meza ondoren.
Aurten Joxan merezimendu osoz omendua izan da. Urte guzti horietan utsik egin gabe bere aitak erakutsitako bidea jarraituz.
Zorionak JOXAN eta famili osoari.

Posted in San Roke eguna-Arano | No Comments »