probatzen
proba bat naiz
Iepa! Dakizuen bezela Gipuzkoako 8 finalisten artean Hernaniko bertso-eskolan ibilitako lau kide genituen. Horietako bi, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi, buruz-buruko atalera iritsi ziren. Lehia gogor baten ostean, Aitor Mendiluzek Gipuzkoako txapela eskuratu zuen eta Beñat Gaztelumendi txapeldunorde izan zen. Bertso-eskolaren izenean ZORIONAK bai irabazleari eta bai G Puntuan parte hartutako hernaniarrei, eskeñitako saio eta une zoragarriengatik.
Besterik gabe AUPA HERNANIKO BERTSO-ESKOLA!
f
Abenduak 14, ostirala
UMEEN SAIOA
Sustrai Colina – Aitzol barandiaran
Eguerdiko 14:00etan
Biteri kultur etxean
Abenduak 21, ostirala
SANTO TOMAS EGUNEKO SAIOA
Herriko bertsolariak
Iluntzeko 19:30ean
Tripontzi tabernan
Abenduak 22, larunbata
BERTSO AFARIA
Amets Arzallus – Xabi Paya
Iluntzeko 20:30ean
Errioguarda jatetxean
Abenduak 28, ostirala
GU TA GUTARRAK
Gaueko 22:30ean
Biteri kultur etxean
Abenduak 30, igandea
BERTSO JAIALDIA
Aitor Mendiluze, Jon Maia, Aitor Sarriegi,
Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi
Gai jartzaile: Joxe Luix Urdangarin
Arratsaldeko 18:00etan
Kiroldegiko frontoian
Abenduak 31, astelehena
Urte zaharretako erronda
Arratsaldeko 18:00etan
Herrian zehar
DOINUA: Ai Zapotxin
EGILEAK: Leire.G., Aitor, Olatz, Maider.H., Andrea, Libe, Iratxe, Maddi eta Oihane.
Esnekiak
Gera gu guztiak
Eta izan nahi
deu bertsolariak
Orain dela bi urte
hasi ginen hemen
Ta jarraitzeko gogoz
segitzen deu aurten
Esnekiak
Gera gu guztiak
Eta izan nahi
deu bertsolariak
Ostirala heldu zai
gaude egunero
Oso ondo pasatzen
deu ostiralero
Esnekiak
Gera gu guztiak
Eta izan nahi
deu bertsolariak
Kaixo denoi! Esan genun bezela blog honetan urtean zehar bertso-eskolako ikasleek egindako lanak jarriko ditugu. Hau da lehenengoa. Asmakizun bat da eta bertsoa irakurriz azkeneko errima asmatu behar da.
Lehen egunero ikusten zuten
txapela burun jarrita
sagardotegin eukitzen zuen
asteburuero zita
Latxe baserrin jaiua eta
bertso giroan hazita
hauxe da pena hil egin zela
Ereñotzuko …………….

Egileak: Miren, Uxue, Garbiñe, Larraitz, Irati, Maddi eta Andoni
Wordpressekin egina