Aspaldiko ohiturari jarraituz, astelehenetik asteazkenera bitartean, Hernaniko Igeriketa Kirol Elkarteak irteera batekin emango dio hasiera 2007/08 denboraldiari. Aurtengoan ordea lekuz aldatu du: Gorlizko Aterpetxera joango dira eta bertan hainbat ekintza desberdin burutzeaz gain, taldea bildu eta giro atsegin eta polit batean, bai hasi berriak eta baita “beteranoak” ere elkartuko dira.
Irteera, Sagastialde Berritik (atletismoko pista eta Haurreskola artean) goizeko hamarretan, eta itzulera, asteazkenean irtendako leku berera arratsaldeko seirak inguruan
Abuztuaren 15an, Donostiako Fortuna Kirol Taldeak antolaturiko Zurriola Kontxa hondartza itsas zeharkaldiko irabazle izan da.
Itsas zeharkaldi honetan, goi mailako hainbat igerilari ospetsu gainditzeaz gain, itsaso zakarraren enbatei aurre egin behar izan zien.
Ez haiz makala Peru, segi horrela eta zorionak!!!
Roberto, Gabirel, Vinaixa eta Alainen aita, duela egun batzuk gure artetik joan da.
Une latz honetan, Ana, Gabirel, Vinaixa eta Alain jaso ezazue Igeriketa Taldeko partaide garen guztion babesik beroena
Igandean, Getaria-Zarautz igeri zeharkaldiaren XXXVII. edizioa burutu zen. 2.800 m itsas-zeharkaldi honetan 1.000 igerilari inguru izan ziren partaide. eta nola ez, aspaldiko urteetako ohiturari jarraituz, Hernani K.E. zenbait partaide bertan izan zen (Batzuk, Euskal Herriko txapelketak zirela eta, ez zuten parte hartzerik izan)
Itsas-zeharkaldi honetako partaidetza oso anitza da, batzuk froga irabazteko asmoz irtetzen dira, beste batzuk beren denbora hobetu asmoz,,,eta beste asko froga era duinenean amaitze asmoz.
Hernanitik joan zirenen artean Peru Alfaro zegoen. Ihaz hasi eta aurten buru-belarri triatloirako prestaketa lanetan jardun den gaztea. Lesio baten eraginez, hain ongi prestatua zuen denboraldia pikutara joan zaio eta triatloi saioak bertan behera utzi beharrean suertatu da. Hala ere, ez pentsa entrenatzeari erabat utzi dionik, lekuko, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian lorturiko 5. postua. Ihaz bezalaxe, aurten ere lehenengoen artean borrokatzen ikusi dugu. Zer ez ote zuen egingo baldin eta bere belaunean lesiorik ez bazuen izan!!
Bejondeikela Peru, zorionak eta …eutsi goiari!!!.jpg)
Aurtengo denboraldia amaitzeke, datorrengoan pentsatzen hasiak gara. Urteoro egin ohi dugun modura, irailean Gorlizera joango gara igerilariok. Bertan ongi pasatzen saiatuko gara eta aldi berean berriei ongietorria egiten ere bai. Irailaren 3an atera eta irailaren 5an itzuliko gara Hernanira. Bertan, beste zenbait gauzen artean, uretako zenbait ekintza burutu ahal izango ditugu, esate baterako: body boart, surf edo kanoa.Eta bestelakoen arteantirolina egiteko aukera izango dugu. Zer esanik ez, egunean zehar eta gauean ere umorea eta katxondeoa ez direla faltako. Badakizue, apuntatu alden azkarren…
Aurreko asteburuan denboraldi amaierako jaia ospatu bazuten ere, oraindik batzuk aurtengoa amaitzeko dute. Astebu honetan, Igeriketa taldeko hiru igerilari junior eta beste hiru infantil Iruñara joango dira. Oraingo honetan doazenak hauek dira: Alazne, Maitane, Miren, Axel, Amaia eta Leire. Guztiak zaintzeko lanarekin Jonander joango da. Animo eta disfrutatu ahal duzuen guztia.
Eutsi goiari
Uztailaren 7an eta 8an Tolosako igerilekuan Gipuzkoako eta adinen arteko Udako txapelketak jokatu dira. Gure igerilariek, nahiz eta oraingoan dominarik eskuratu ez, lan ederra burutu zutela esan beharrean gaude. Burutzen dituzten entrenamenduen ondorioz denborak hobetuz jarraitzen dute. Eutsi goiari!
Aurtengo denboraldia bere osotasunean ez bada amaitu ere, bukaerako jaitxoa edo ospakizuna amaitu berri dugu.
Gaztetxoenekin kiroldegiko harmailen gaikaldean egin beharrean suertatu ginen. Izan ere bertako taberna hertsirik zegoen eta Hernani Kirol Elkarteko lokalera sartzerik ez daukagu teilatuan burutzen ari diren makro-obra dela eta (Azaroa ezkeroztik lokaletik kanpo gaude, kiroldegiko martxaren adierazle txiki bat baino ez da…)
Zaharrenak berriz, Zumitza jatetxean bildu ziren. Ohiko broma eta giro alaiaz gain, entranatzaileek urteko sariak ere banatu zituzten. Sari hauen inguruan aipatu, batez ere egindako saiakera eta era desberdinetako ahaleginak saritu zituztela.
Datorren ostegunean Buruntzaldeko taldeok bilera izango dugu Lasarten. Ohiko leku eta ohiko orduan.