Hegaldia

Maiatzean hasi ginen gure udarako bidaia prestatzen. Hasieran India atera zen baina beti bezala garestiagoa izango zela eta beste toki batzuk begiratzen hasi ginen. Halako batean Interneten bila hasi eta konturatu ginen Londresetik Delhira zuzenean hartuz gero hegaldia askoz ere merkeagoa zela eta ez zitzaigula hain garesti aterako, kontuan izanda Londresera hegaldi merke asko daudela Bilbotik. Gehiegi pentsatu gabe, kalkuluak egin eta horrela hartu genuen hegaldia, guk interneten ikusitako hura bera eskatuz, Air India konpainiarena Londresetik Delhira zuzenean.

Hemen uzten dizkizuet guri emaitza ona emandiguten hegaldi bilatzaileen helbideak

Eroskiren web orriko bilatzailea

http://www.viajeseroski.com/vuelos/index.html

Rumbo web orrikoa

http://www.rumbo.es/

Eta baita guk aukeratutako hegaldien konpainien web orriak ere

London – Delhi – London

http://home.airindia.in/SBCMS/AIHome.aspx

Bilbo – London – Bilbo

http://www.easyjet.com/es/Reserve/index.asp

Atzera

Bidaiaren blog-an sartu