Txertoak
Indiara ginduazela eta, beste kontua txertoarena da. Donostian hartu behar da ordua zein txerto jarri behar den jakiteko.Horretarako Ministerio de Sanidadeko web orrian azaltzen dira lurralde bakoitzeko telefonoak
http://www.msc.es/profesionales/saludPublica/sanidadExterior/salud/centrosvacu.htm
Bertan emandako orduan joan eta mediku batek zein herrialdetara zoazen galdetu eta bertarako behar dinerak esaten dizkizu. Indiarajoatekoak ginela eta honakoak esan zizkigun:
- Lehenengo gauza txertoaren kontua ez dela derrigorrezkoa Indian, baina batzuk gomendagarriak direla. Hala ere norberak erabaki behar du jarri edo ez.
- Indiarako gomendatzen diren txertoak hauek dira:
- Tetanoaren aurkakoa.
- Hepatitis A eta Tifoidea: Gaitza hauek batez ere zikinak sortzen ditu eta janari eta edarietan sor daitezke.
Hepatitisarenari ez zion horrenbesto garrantzia eman eta Tifusaren aurkakoa hartzeko esan zigun. Hala ere txertoak ez du guztiz kentzen arriskua, kontuz ibili behar da jaten eta edaten denarekin, batez ere fruta eta janari gordinekin, urarekin eta zumoekin.
- Hepatitis B: Sida bezala harrapatzen da, beraz gomendioa da ardurarekin jokatzea, horrela ibiliz gero txerto beharrik ez dago.
- Malaria: Malariaren aurka ez dago txertorik, prebentzio tratamenduak dira egiten direnak. Mota desberdinetakoak daude eta denetan joan aurretik hasten da tratamendua eta bueltatu ondoren ere egun batzutan jarraitu egin behar da. Berriro ere esan zigunez, honek ez du gaitza ez duzunik bermatzen, mozkito eta abarren aurka hoberena repelenteak erabiltzea dela komentatu zigun, batez ere goizetan eta arratsaldetik aurrera. Gainera esan zigunez, guk pasako genitun egunak ez zirela asko eta, gaitza harrapatu eta agertzen denerako hilabete inguru behar izaten omen da eta hemengo ospitaletako tratamenduak oso efektiboak omen dira. Bestaldetik esan zigunez, asko eta asko omen dira botika honekin arazoak izandakoak, nahiko fuerteak omen dira gorputzarentzat eta kasu horietan tratamendua uztea gomendatzen dutela.
Holakoak entzun ondoren gure galdera izan zen ea bertan gaxo jartzen baginen ea zer egitea dagoen, eta oso zaila iruditzen zitzaiola gaxotasuna han nabaritzen hastea, baina aukera bat zela tratamendu bera ‘tratamiento de reserva’ bezala erabiltzea, hau da, aurretik ezer hartu gabe, gaitza dugula sentitzen badugu pastila berak hartu baina dosi haundiagoan eta horrela etxera etortzean urjentzitara jun eta bertan sendatuko gaituztela. Baina berriro ere esan zigun kozkaizutik 20 egunetara ez dela agertzen gaxotusa, gehiago behar omen ditu gaitza azaltzek.Gure azken erabakia tratamendua ez egitea izan da, eta kaja bat daramagu erreserba tratamendu bezala.