Archive for apirila, 2008
K-kus kus berokiak:
Argazkiak: La Lores. Testoak: Oli, Gorka eta Otxoa . Diseinua: Okene.
Berokiaren goiko aldea.
Lerro beltzaren aurkezpena:
kolkotik behera, begi bidean.
Froga ezazu toboganetik irrist egiten,
ez dago minik.
Gauez aurkitu nahi zaitut,
elur beroaren azpian.
Zintzilikatze trinkoa.
Hotzikara goxoak nere bizkarhezurretik…
Zuri beltzean, zuribeltz zuri…
Zuri-zuri, zuri.
Magiaren magia…
Beti dago beste bat beste horren beste aldean,
festa aldean.
.
Edertasunaren tirania:
kaixo, Barbie dut izena, Barbie Super Izar.
Seguruenik, Errealitate Globalaren erresumako
Printzesa bezala ezagutuko nauzue.
Nik ez dut inoiz jaten… nik ez dut inoiz lo egiten..
festarako prest nago beti. Eta ez nahiz zahartzen.
Gizarte psikiatrizatu honetan edertasun
femeninoaren arketipo bihurtu naute.
Utzikeriagatik erosten naute, eta
asper-asper eginda nago egoerarekin.
Horregatik inmolatzea erabaki dut.
Neurri inposatuen amets faltsuan bizitzen
jarraitu baino lehen… nahiago dut infernua! SUA
Amets jostunen ipuina:
Diote diotela bazela behin jostuntxo bat amets-jostunen planetatik etorria.
Eta, bada…. animalitxoek ez hotzik ez berorik izan ez zezaten, eta ederrak
ikus zitezen, jostuntxoak jantzi polit batzuk josi zizkien.
Diote jostuntxoak bere lehen urratsak ametsak josten eman zituela gauez
alaitsu dabiltzan animalitxoentzat: ipurtargiak, katuak, saguzarrak…
Diote, handik gutxira, jostuntxoak ametsak josten jarraitu zuela egunez alaitsu
dabiltzan animalitxoentzat: barraskiloak, ardiak, pinpilipausak.
Eta, diote, izarrek beltz koralez jantzitako gauari abesten
dioten lekutxo batean jostuntxoak amets egin zuela murgildurik zebilela mundu ezberdinen
itsasoan, eta mundu horietako batean ametsak josten zituela bustita eta alaitsu
dabiltzan animalitxoentzat: arraintxoak, itsasbarraskiloak, uhandreak…
Heldu zen egun sentia kolore alai ederrez jantzia.
Eta diote diotela, iratzarri zenean, jostuntxoak ametsak
josten jarraitu zuela, ametsen-mundu ezberdinen
itsasoan flotatzen jarraitu nahi zuenarentzat.
Argazkiak: La Lores
Ileapainketa: Sebastien Deffontaines
Estilismoa: Sebastien&kabuki
Ipuanaren egilea: kabuki
Hitzulpena eta ipuinaren zuzenketak: Oli
K-jantzien aurkezleak: Naiara, Karmen eta Judith
Comments(0)






















