Amets jostunen ipuina:
Diote diotela bazela behin jostuntxo bat amets-jostunen planetatik etorria.
Eta, bada…. animalitxoek ez hotzik ez berorik izan ez zezaten, eta ederrak
ikus zitezen, jostuntxoak jantzi polit batzuk josi zizkien.
Diote jostuntxoak bere lehen urratsak ametsak josten eman zituela gauez
alaitsu dabiltzan animalitxoentzat: ipurtargiak, katuak, saguzarrak…
Diote, handik gutxira, jostuntxoak ametsak josten jarraitu zuela egunez alaitsu
dabiltzan animalitxoentzat: barraskiloak, ardiak, pinpilipausak.
Eta, diote, izarrek beltz koralez jantzitako gauari abesten
dioten lekutxo batean jostuntxoak amets egin zuela murgildurik zebilela mundu ezberdinen
itsasoan, eta mundu horietako batean ametsak josten zituela bustita eta alaitsu
dabiltzan animalitxoentzat: arraintxoak, itsasbarraskiloak, uhandreak…
Heldu zen egun sentia kolore alai ederrez jantzia.
Eta diote diotela, iratzarri zenean, jostuntxoak ametsak
josten jarraitu zuela, ametsen-mundu ezberdinen
itsasoan flotatzen jarraitu nahi zuenarentzat.
Argazkiak: La Lores
Ileapainketa: Sebastien Deffontaines
Estilismoa: Sebastien&kabuki
Ipuanaren egilea: kabuki
Hitzulpena eta ipuinaren zuzenketak: Oli
K-jantzien aurkezleak: Naiara, Karmen eta Judith



