XVIgarren mendean Juan Martinez Ereñotzukoak enporio ekonomiko bat altxa zuen errioaren ondoan: jauregia, burniolak, errota, portua… Ereñotzuarrei ez zitzaien asko kosta Hernaniko agintera iristea: egin zituzten komentuak, izan ziren alkate, jaso zituzten etxe dotoreak herriko kaxkoan… Baina negozioetan gehiegi arriskatu eta zorretan ito ziren azkenean. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Historia hau 1673ko irailaren hasierako egun batean gertatzen da, Urumeako erriberako parajeren batean. Bi emakume dira protagonista. Biak euskaldunak, biak ustez ´odol garbikoak`. Itxasburu baserriko Frantziska Orozko, errotara doa gari ale batzuk ehotzera eta bidean topo egiten du bere auzoa den Iparragirreko katalina Bereteretxearekin eta beste hainbat lagunekin. Orduan, Bereteretxeak, irain oso larria botatzen dio [...]
Read Full Post »
Gipuzkoako historialari oparoenetakoa da Maria Rosa Ayerbe (Hernani, 1954) eta bertako artxiboak ezin hobeto ezagutzen ditu. Batez ere “gipuzkoarra” sentitzen dela aitortu digu, baina ez ditu Hernaniko kontuak deskuidatzen. Agustinatarren komentuko akta fundazionala nolako mimoarekin hartzen duen ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko. . Urko Apaolaza /Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Zubi zahar bat bada Etxolaberriko errekan gora. Bi mila urte daramazki hor eta harrigarria dirudi nola, itxura mehar horrekin, naturak bizia barkatu dion. Zirkulu erdiko arku perfektu batek eta Arkeolanek egindako katalogazioak diote erromatarren garaikoa izan litekeela, bakarra Gipuzkoan. Altxor arkeologiko hau baina, basoak irentsi du berriz, garbiketa lanei egoskor. Egun, aurkitu gabeko Machu Picchu [...]
Read Full Post »
1520an Gaztelako komuneroak Erregearen kontra altxa ziren askatasun gehiago eskatzeko. Urte berean, Hernanin, Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariek berdina egin zuten Koroak jarritako korrejidorea kendu eta eskubide foralak aldarrikatuz. Probintzia gerra zibilaren atarian egon zen. Bi altxamenduen arteko lotura nabarmena da. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Posted in XX. mendea on Abe 27th, 2007 No Comments »
Berenguer jeneralak lurrean odol-hustutzen ari zela “zergatik?” galdetzen zuen begiekin. Erantzuna Emiliano Huertas anarkistak eman zuen atxilotu zutenean: Dámaso Berenguer diktadore-ohia hil beharrean haren anaia hil zuen deskuidoz. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Vatikanoak Gerra Zibilean hildako 498 elizgizon beatifikatuko ditu datorren igandean San Pedro plazan. Ekitaldi erraldoia izango da, eta milaka erromesen presentzia espero da Erroman. Baina, zerrenda horretan alde errepublikarrean erail zituzten klerikoak daude soilik. Non daude frankistek Euskal Herrian fusilatutakoak? Hernanin lurperatutako apaizek ez al zuten martiriorik jasan? Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Urria bertan da eta horrek esan nahi du laster ospatuko dela beste urte batez Kilometroak, ikastolen festa haundia, aurten Bergaran. Duela mende laurden bat Hernaniko Langile ikastolak izan zuen horrelako ekitaldi bat antolatzeko aukera. Ikastola ez ezik, herri osoa inplikatu zen Kilometroak 82’rekin; udazkena udaberri bihurtu zuen ospakizun arrakastatsua izan zen hura. Urko Apaolaza / [...]
Read Full Post »