Gipuzkoako historialari oparoenetakoa da Maria Rosa Ayerbe (Hernani, 1954) eta bertako artxiboak ezin hobeto ezagutzen ditu. Batez ere “gipuzkoarra” sentitzen dela aitortu digu, baina ez ditu Hernaniko kontuak deskuidatzen. Agustinatarren komentuko akta fundazionala nolako mimoarekin hartzen duen ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko. . Urko Apaolaza /Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Urria bertan da eta horrek esan nahi du laster ospatuko dela beste urte batez Kilometroak, ikastolen festa haundia, aurten Bergaran. Duela mende laurden bat Hernaniko Langile ikastolak izan zuen horrelako ekitaldi bat antolatzeko aukera. Ikastola ez ezik, herri osoa inplikatu zen Kilometroak 82’rekin; udazkena udaberri bihurtu zuen ospakizun arrakastatsua izan zen hura. Urko Apaolaza / [...]
Read Full Post »
92 urte ditu Marcial Laskibarrek. Donostian jaio zen, baina gazterik etorri zen Hernanira amarekin, Jauregiko Pittikarrenera. Intxortako marrazki bat, berak egina, eskuetan duela egin digu ongi etorria: ´Hauek 7,5 zentimetroko kanoiak ziren, txiki samarrak…`. Borrokaldi baten berri jakin nahi genuen, eta artilleroak aldiz, gerra osoko bizipena kontatu digu, frontearen bi aldeetakoa. Urko Apaolaza / Hernaniko [...]
Read Full Post »
90 urte bete ditu aurten (Hernani, 1916), baina hogei urte balitu bezala gogoratzen ditu lehengo kontuak. Memoria fresko eta ideiak garbi. Gerra hasi zenean gazte zen Dolores Garmendia, eta bertatik bertara bizi zituen hemen inguruan pasatutako guztiak: abionetak, lantegietako sirenak, Almirante Cervera gerra-ontziaren kanoikadak… Horren berri jakiteko bisita egin diogu Zaharren Egoitzara eta berak irribarresu [...]
Read Full Post »
1986 urte garrantzitsua da lasartearrentzat, orduan sortu zen beren udalerria, Lasarte-Oria. Hainbat urtetako prozesu luze baten ondoren egin zen Lasarte udalerri, eta Hernanik zeresan haundia izan zuen negoziazio prozesu horretan. Azken finean, gure herria izan zen, Urnieta eta Andoainekin batera, Gipuzkoako herri gazteenetakoa sortzeko enborretako bat. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »