Feed on
Posts
Comments

Archive for the 'Pertsonaiak' Category

XVIgarren mendean Juan Martinez Ereñotzukoak enporio ekonomiko bat altxa zuen errioaren ondoan: jauregia, burniolak, errota, portua… Ereñotzuarrei ez zi­tzaien asko kosta Hernaniko agintera iristea: egin zituzten komentuak, izan ziren alkate, jaso zituzten etxe dotoreak herriko kaxkoan… Baina negozioetan gehiegi arriskatu eta zorretan ito ziren azkenean. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika

Read Full Post »

Eskopetak eta alkabuzak erakutsiz arrapaladan sartu ziren Kale Nagusian barrena. Iluntzean egin zuten asaltoa, aurpegia estalirik. Kutxa kolpeka ireki, diru-zakuak atera, eta tximistaren abiadan hanka egin zuten handik, eroritako txanponen lorratza atzean utzita. Hura izan zen Giñiren lapurreta sonatuena. Lau urte geroago Donostian amaitu zuen, garroteaz hila.  Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika

Read Full Post »

XVIIIgarren mendeko ainguren produkzioak Hernani itsasoarekin lotu zuen erabat, baina hori ez da salbuespen bat. Izan ere, ez dira gutxi itsas negozioen bidez aberastu diren hernaniarrak, Indietako karreran adibidez. Horietako bat zen Zuaznabar familia. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika

Read Full Post »