Feed on
Posts
Comments

Archive for the 'Tokiak' Category

XVIgarren mendean Juan Martinez Ereñotzukoak enporio ekonomiko bat altxa zuen errioaren ondoan: jauregia, burniolak, errota, portua… Ereñotzuarrei ez zi­tzaien asko kosta Hernaniko agintera iristea: egin zituzten komentuak, izan ziren alkate, jaso zituzten etxe dotoreak herriko kaxkoan… Baina negozioetan gehiegi arriskatu eta zorretan ito ziren azkenean. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika

Read Full Post »

Zubi zahar bat bada Etxolaberriko errekan gora. Bi mila urte daramazki hor eta harrigarria dirudi nola, itxura mehar horrekin, naturak bizia barkatu dion. Zirkulu erdiko arku perfektu batek eta Arkeolanek egindako katalogazioak diote erromatarren garaikoa izan litekeela, bakarra Gipuzkoan. Altxor arkeologiko hau baina, basoak irentsi du berriz, garbiketa lanei egoskor. Egun, aurkitu gabeko Machu Picchu [...]

Read Full Post »

Duela aste gutxi Ergobiko organo fabrikak su hartu zuen eta goitik behera erre zen. Eraikina egoera kaxkarrean zegoen jadanik, baina sute hark, askoren memoria ke artean itotzeko ordez, oroitzapen zaharrak gogoratzeko balio izan zuen. Lantegia Aquilino Amezua organogile famatuak sortu zuen 1912an eta mende erdiz hirurogeitaka organo egin zituzten bertan, tartean Agustinetako elizan dagoena. 1965 [...]

Read Full Post »

Jentil zulo, Antziolako Buskando baserri inguruan. 100 metro inguru ditu sakonean baina bertan ez omen da aparteko objekturik aurkitu. Gaur egun ate batez itxita dago eta barrua burni eta traste zaharrez beterik aurkitzen da. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika

Read Full Post »

KANTAURI itsasoko kostaldea historiaurreko arkeologoen gune garrantzitsuenetako bat da, Würn izeneko glaziazioan (K.a 80.000-8.500) gizakiak bertako haitzuloetan babestu zirelako.  Gure kostaldean itsasoak 12 kilometro atzerago zuen muga eta Pirineo guztia glaziar erraldoi batek estalita zegoen. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika

Read Full Post »

Hauspoaren  indarrez gorritzen zuten metala eta kolpez kolpe ontzen zuten burnia. XVIIIgarren mendean Fagollagako Errege Lantegiak ainguraz hornitu zuen Espainiako itsas armada boteretsua. Lantegi hura aspaldi itxi zuten; baina entzuten mailuaren soinua? Pardiolatik Aparrainera eta Larregaindik Etxolaberrira… Urumea osoan dabil duela 250 urte eman ziren mailukaden oihartzuna. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika   

Read Full Post »