Posted in XX. mendea on Abe 27th, 2007 No Comments »
Berenguer jeneralak lurrean odol-hustutzen ari zela “zergatik?” galdetzen zuen begiekin. Erantzuna Emiliano Huertas anarkistak eman zuen atxilotu zutenean: Dámaso Berenguer diktadore-ohia hil beharrean haren anaia hil zuen deskuidoz. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Vatikanoak Gerra Zibilean hildako 498 elizgizon beatifikatuko ditu datorren igandean San Pedro plazan. Ekitaldi erraldoia izango da, eta milaka erromesen presentzia espero da Erroman. Baina, zerrenda horretan alde errepublikarrean erail zituzten klerikoak daude soilik. Non daude frankistek Euskal Herrian fusilatutakoak? Hernanin lurperatutako apaizek ez al zuten martiriorik jasan? Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »
Urria bertan da eta horrek esan nahi du laster ospatuko dela beste urte batez Kilometroak, ikastolen festa haundia, aurten Bergaran. Duela mende laurden bat Hernaniko Langile ikastolak izan zuen horrelako ekitaldi bat antolatzeko aukera. Ikastola ez ezik, herri osoa inplikatu zen Kilometroak 82’rekin; udazkena udaberri bihurtu zuen ospakizun arrakastatsua izan zen hura. Urko Apaolaza / [...]
Read Full Post »
92 urte ditu Marcial Laskibarrek. Donostian jaio zen, baina gazterik etorri zen Hernanira amarekin, Jauregiko Pittikarrenera. Intxortako marrazki bat, berak egina, eskuetan duela egin digu ongi etorria: ´Hauek 7,5 zentimetroko kanoiak ziren, txiki samarrak…`. Borrokaldi baten berri jakin nahi genuen, eta artilleroak aldiz, gerra osoko bizipena kontatu digu, frontearen bi aldeetakoa. Urko Apaolaza / Hernaniko [...]
Read Full Post »
Posted in Tokiak, XX. mendea on api 1st, 2007 No Comments »
Duela aste gutxi Ergobiko organo fabrikak su hartu zuen eta goitik behera erre zen. Eraikina egoera kaxkarrean zegoen jadanik, baina sute hark, askoren memoria ke artean itotzeko ordez, oroitzapen zaharrak gogoratzeko balio izan zuen. Lantegia Aquilino Amezua organogile famatuak sortu zuen 1912an eta mende erdiz hirurogeitaka organo egin zituzten bertan, tartean Agustinetako elizan dagoena. 1965 [...]
Read Full Post »
90 urte bete ditu aurten (Hernani, 1916), baina hogei urte balitu bezala gogoratzen ditu lehengo kontuak. Memoria fresko eta ideiak garbi. Gerra hasi zenean gazte zen Dolores Garmendia, eta bertatik bertara bizi zituen hemen inguruan pasatutako guztiak: abionetak, lantegietako sirenak, Almirante Cervera gerra-ontziaren kanoikadak… Horren berri jakiteko bisita egin diogu Zaharren Egoitzara eta berak irribarresu [...]
Read Full Post »
1986 urte garrantzitsua da lasartearrentzat, orduan sortu zen beren udalerria, Lasarte-Oria. Hainbat urtetako prozesu luze baten ondoren egin zen Lasarte udalerri, eta Hernanik zeresan haundia izan zuen negoziazio prozesu horretan. Azken finean, gure herria izan zen, Urnieta eta Andoainekin batera, Gipuzkoako herri gazteenetakoa sortzeko enborretako bat. Urko Apaolaza / Hernaniko Kronika
Read Full Post »