Feed on
Posts
Comments

Archive for the 'Sailkatugabeak' Category

Hernaniko Musika Banda 1861ean sortu zen Udalaren ekimenez. Ez da gutun fundatzaile bat, udal bilkura batean banda sortzeko asmoa azaltzen duen akta bat baizik, baina dokumentu hori hartu da erreferentziatzat musika bandaren sorrera azaltzeko.

Read Full Post »

1909an Jesus Maria Etxeberriak Hernaniko kanonigoak Euskal Jaien karietara egindako sermioia, Euskal Herriaz, euskaldunez… eta euskaraz.

Read Full Post »

“Hernaniko mugaldean eta itsasoaren artean” zegoen San Sebastian monastegiaren inguruko dokumentua, Leireko monastegiari lur batzuk emanez  1014an Antso Nagusiak sinatua. Hura omen da Hernani izena azaltzen den lehenetariko dokumentua, baina adituen iritziz apokrifoa da, 1197an idatzia dela-diote, ia bi mende geroago:

Read Full Post »

Joan Joseph Ibargoien “Giñ” bandolero ezagunak eta beste zenbait lagunek Hernaniko Kale Nagusian 1800 urten egindako lapurreta sonatua deskribatzen duen dokumentua; Hernaniko udal artxibotik hartua.

Read Full Post »

Mapa hauek Valladoliden dagoen Errege Chancilleriako artxiboan aurkitu daitezke. 1773an egin zituzten, Urumeako zilegien inguruko lurrak deskribatzeko. Bai batean eta bai bestean, Urumea ibaia azaltzen da erditik pasatzen, eta modu oso grafikoan erakusten digute zilegiak XVIIIgarren mendean nola zeuden banatuta. Horrez gain, zilegien barruan, borobiltxo batzuk ikus daitezke, gaur egun arte iraun duten sarobeak dira [...]

Read Full Post »

Hernaniko Frantziska Orozko eta Katalina Bereteretxearen arteko auzia batak besteari “agote” deitu diolako.

Read Full Post »

1936an fusilatutakoen inguruko dokumentuak, tartean, Aitzol eta Mendikute apaizen espedienteak. 1958an Guarzia Zibilak egindako hainbat zerrenda Hernanin hildakoen inguruan eta bando frankistan hildako hernaniarrez.

Read Full Post »

Agustin Kardaberaz hernaniar idazle eta elizgizonaren gorpuzkinak Hernaniko herriari entregatu eta San Joan Bataiatzailearen elizan lurperatu direla adierazten duen akta, 1908an José Lopez de Zubiria notarioak idatzia.  

Read Full Post »

Next »