Blogaren egileaz
mai 19th, 2010 by karkabatik
Urko Apaolaza Avila (Hernani, 1979)
Historian lizentziatua EHUko Gasteizko Historia Fakultatean. Hernaniko Kronikan lanean hasi zen erredaktore gisa 2005ean eta geroztik bertan kolaboratu izan du historia artikuluak idatziz. 2006tik Argia astekariko kazetaria da.
Hernaniko historiari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. 2003an Dobera Euskara Elkarteak emandako beka baten bidez Aldaba Joka. Hernani: Ahozko historia txikia (1936-1981) liburua argitaratu zuen; 2007an 1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilatzeak (Alberdania) lana eman zuen argitara beste ikerlari batzuekin, Hernaniko Udalak bultzatutako ikerketa medio; 2011n Hernaniko Musika Bandaren 150. urteurrena zela-eta Hernaniko musika banda. 150 urte herria doinuz alaitzen lana plazaratu zuen.
Horrez gain, herriko hainbat elkarte eta taldeekin elkarlanean hainbat lan egin ditu eta Hernani urtekarian ere idatzi izan du. Blog honez gain, beste blog bat dauka Argia.com webgunean kazetari lanetarako.
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.