HERRI KONTSULTAKO EMAITZAK
Argazkia: www.hernanipolis.net-etik hartua. Eskerrik asko!
HAUTESLE ERROLDA: 16.374
EMANDAKO BOTOAK: 2.308
BOTO BALIOGABEAK: 9
BOTO ZURIAK: 12
KULTUR GUNEA: 1.459
GUDARI-EZKIAGA INGURUA BERRITZEA: 538
IGERILEKUAK: 290
Hernanipolis Jaialdia larunbatean
HERNANIPOLIS JAIALDIA
- Data: azaroak 21, larunbata
- Lekua: Udaletxeko arkupetan
- Ordua: 12:00ean
EGITARAUA
12:00 Aurkezpena
12:05 Herri Kirolak: Waterpolo eta Saskibaloi taldeak lokotx biltzen.
12:30 Ttarla dantza taldearen emanaldia.
13:00 Kantuz abesbatzaren emanaldia.
13:25 Bertso-saioa: Hernaniko Bertso Eskolaren izenean Maialen Lujanbio eta Iñaki Zelaia
13:45 Musika: Aritz Usandizagaren eskutik.
Azpiegitura proiektuen aukeraketa Hernanin
ikusi power point Aurkezpena 
Larunbata, azaroak 14, kalean egongo gara.
Azaroaren 23tik 29ra Hernaniarrak herri-kontsulta batetan parte hartzera gonbidatuta gaude. Hau dela eta, larunbatean, azaroaren 14an, Kulturolako kideak mahai bat jarriko dugu Plaza Berrin (eguraldi txarra izan ezkero Plazan) goizeko 12etatik 14:00etara Kultur Gunearen aldeko proposamenaren inguruan gure iritzia azaltzeko. Bertan Kultur Gunearen inguruko informazioa egongo da jendearen eskura.
Elkarteekin erronda
Azaroak 3, asteartean, arratsaldeko 15:00etan eta 19:00etan.
Bertan ikusiko gara!
Kulturola kideak.
Herri kontsulta
Nork bozkatu dezake?
Hernanin erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek.
Noiz?
2009ko azaroak 23tik 27ra: 09:00-13:00 eta 16:00-20:30
2009ko azaroak 28an: 10:00-13:00 eta 16:00-20:30
2009ko azaroak 29an: 09:00-14:00
Non?
Biteri Kultur Etxean
Bozka kontaketa irekia izango da.
Azaroak 29, 20:30tan, Biteri Kultur Etxean.
www.hernanipolis.net -etik aterata.
Bihar da partehartze prozesuko hirugarren bilera
Herriko ekipamendu beharrak aztertzeko parte hartze prozesua jarri zuen martxan udalak eta prozesuaren hirugarren bilera eta azkenekoa, bihar izango da 19:30etan, udaletxean.
Bigarren bileran lehenetsi diren proiektuak
Prozesuak bere bidea jarraitu du eta 2. bileran ere parte hartu dugu Kulturolako kideok. Talde eta herritar ezberdinek bidalitako ekarpenak dokumentu berean jaso dira eta bileran banatu zizkiguten. Informazio guzti honi analisi sistematiko bat egin diote eta analisi honen emaitzak ere banatu zizkiguten.
Analisiaren amaieran, proposatu diren 7 ekipamenduak irakurri eta hortik 3 lehenetsi behar izan genituen.
1-Kultur Gune bat.
Aurrez pasa ziguten galdetegian, azpiegiturak lehenesteko, 2 aukera hautatu behar genituen. Ba iritzia eman duten pertsona eta talde guztien artean, 11 pertsonek Kultur gunearen ekipamendu hau beharrezkoa dela kontsideratu dute eta 9 pertsonek lehentasunezko proiektu bat dela esan dute. (Gogoratu, Kulturolakoek talde bezala galdetegi bakar bat erantzun genuela, beraz, 11 horien arteko 1 besterik ez garela gu; beste 10 pertsonek behintzat, horrela ikusten dute Kultur gune baten beharra herrian).
Bi proposamen egiten ziren lehen aukera honen barruan: Bata Udalak egiten zuena, arkitekto talde batek egindako analisiaren kontutan hartu ondoren (200-300 pertsonentzako audiotorioarekin, udal liburutegiarekin eta musika eskolarekin Urbieta kaleko lursailean -3400 m2- eta Biteri Kultur Etxe bezala utzi bere osotasunean) eta bestea aukera guk egiten genuena zen. Bozketan 2. proposamena atera zen aurrera.
Bigarren aukera, eraikin berria eraikitzea litzateke, agian Urbieta kalean izan daitekena, agian beste nonbaiten egingo dena. Auditorioa izango du (500-600 pertsona sartuko direna) + Musika Eskola trasladatuko da hona+ Kultur etxea (zentzu zabal eta eraberrituan ulertua -sorkuntza+produzioa+dibulgazio eta erakusketetarako espazio ezberdinak eta baliabide teknikoak) + negozio unitatea (taberna)+ aparkalekua. Bigarren aukera honetan, Biteri eraikina, Udal Liburutegirako geldituko zen bere osotasunean, eta bileraren amaieran ikusi zen, agian, hemen bertan integratu zitezkeela Berdintasunekoek eskatzen zuten bulegoa+liburutegi espezializatua eta Umeen etxekoek eskatzen zuten Edoskitze gela, Ludoteka edo eta beste zerbitzu batzuk. Edo agian aukera honekin, musika eskola zaharra Berdintasunekoen etxerako gera zitekeela…. edo agian… Hutsik geratzen diren eraikinen gaian ez dut uste sartu behar genukeenik, hau ez baita gure gaia.
2-Kiroldegia/Igerilekua. 6 pertsonek ekipamendu hau beharrezkoa dela kontsideratu dute eta 4 pertsonek lehentasunezko proiektu bezala planteatu dute.
Proposamena Igerileku estalia 9 kaletakoa bihurtzea da eta egungo tokian mantentzea eta bestalde Pista 3 pistetan bihurtzeko eraberritze lanak egitea.
3-Plaza eta Gune berdeak. Beharrezkotzat 4 lagunek jo dute eta lehentasunezkotzat pertsona bakar batek. Plazako lurra eraberritu egin behar dela proposatzen dute, zorua konpondu behar dela eta espazio dinamikoa bihurtu behar dela herriko plaza. Bestalde Tilosetan kioskoa eraberritu behar dela eta mobiliario egokia jarri, umeentzako jolasak jarri etab. Eta azkenik Atsegindegin ere aldaketak proposatzen dira.
Hiru proposamen hauez gain, beste batzuk ere agertu ziren: Berdintasunaren etxea, Gaztetxea, Ludoteka eta Aparkalekuak.
Hurrengo bilera, uztailaren 9an, 19:30etan.
Hirugarren bilerarako, talde bakoitzak zein espazio behar duen eta zenbat utziko lukeen pentsatzea gomendatu zuen Siadekok. Gainera Siadekok aipatzen zuen, oso garrantzitsua izan zitekeela, herritarrei informatzerakoan, 4 ardatz kontutan hartzea eta proposamenean bertan agertaraztea (nahiz eta errekonozitzen zen agian orain ezin dela zehaztasun handiarekin hau guztia egin):
-Azpiegitura horrek izango diten edukinak zein diren
-Kudeaketa eredua zein den
-Inbertsioa edo aurrekontua edo ahal dena
-Kokapen posiblea.
Siadekoren ustez, ardatz hauek taldea eta udal teknikarien artean landu beharko genituzke herritarrei ahalik eta informazio gehien emateko.
Azkenik aipatu, bertan egon zirela Kultura Atelierreko bi neska, prozesu honen komunikazio ildoa nola egingo duten pixka bat kontatzeko. Komunikazio kanpainari buruz hitz egiteko momentua ez bazen ere, egingo dituzten ekintza eta estrategia batzuk aipatu zituzten (medioak erabiliko dituztela, prentsa deialdiak egingo dituztela, publizitate zuzena egingo dutela, erakusketa ibiltari bat antolatu nahi dutela proiektuekin auzoetan barrena, jaialdi bat antolatu dutela eta www.hernanipolis.net webgunea martxan jarri dutela aipatu zuten besteak beste). Web orrialde horretan foroak, eztabaida gunean etab. jarriko dituzte martxan.
Prozesu partehartzaileko 2. bilera
Datorren ostegunean, hilaren 11an 19:30etan Udaletxean egingo dugu bigarren bilera. Erne! Leku aldaketa!
Lehen bilera ekainaren 4an egin genuen Biteri Kultur Etxean. Hamabost egun hauetan zehar Siadekok herriko taldeei inkesta bat pasa digu azpiegitura beharrak aztertzeko eta bilali dizkiegun emaitzak aztertuko ditugu ostegun honetan biltzen garen talde guztion artean.
Gogoratu, bilera hauetatik aterako direla azpiegitura proposamen lehenetsiak. Hiru edo lau izango dira herri kontsultara eramango direnak.
Kulturola azpiegitura prozesu partehartzailean, 2009
Hernaniko Udalak martxan jarri du dagoeneko azpiegituren inguruko prozesu partehartzailea. Siadeko enpresarekin batera, hiru bilera egingo dira. Bilera hauetan herritarren azpiegitura beharrak zeintzuk diren aztertuko da eta prozesu honetan atxikimendu gehien jasotzen dituzten hiru edo lau proiektu lehenetsiko dira. Sailkapen hori oinarritzat, herritar orok herri galdeketa batean aukeratuko du gustuko duen proiektua.
KULTUROLAKOEK, Kultur erabilerarako azpiegitura proiektua proposatzen dugu, zeinak honako funtzio nagusi hauek bete beharko lituzken:
-
Sormena erraztu eta lagundu. Sormenerako leku izan behar du, gauzak egitekoa, ez ikustekoa bakarrik. Diziplina diferenteetako talde eta pertsonek aukera izango dute bertan lan egiteko, probak egiteko, esperimentatzeko…
-
Erakustoki izan. Herrian egiten dena erakusteko leku egokia eta kanpotik ekarritakoekin programazio egokiak osatzeko aukera emango duen gunea izan behar luke: dantza, kontzertuak, erakusketak, formatu txikiko emanaldiak… Beraz, areto nagusi edo auditorio bat beharko luke, baina baita formatu txikiko emanaldiak eskaintzeko aukera ere.
-
Heziketa. Gune honek, kulturaren arlo guztiak hurbildu behar dizkio herritarrari; parte hartzeko aukerak eman behar dizkio, ez erakutsi bakarrik; herriko taldeen eta herritarren arteko zubiak erraztu behar ditu; ahaztu gabe taldeei eta herritarrei ere aukera eman behar diela hezteko eta hazteko.
Funtzionamenduari dagokionean, garrantzizkotzat jo ditugu puntu hauek:
-
Jabetza publikoa; antolaketa eta kudeaketa parte-hartzailea. Udalarekin batera, herriko taldeek ere parte hartu behar lukete antolaketa eta kudeaketan, horiek izango baitira gunearen arima.
-
Euskara. Euskarak Hernanin leku erreferentzial bat behar du, prestigioa emango diona, bertara doanak identifikatuko duena, nagusiki euskal kulturaren erakusgarri izango dena. Ahaztu gabe, aberastasuna aniztasunetik datorrela, eta beraz, beste hizkuntza eta kulturek ere haien lekua izan behar luketela gune honetan, denon bilgune izan dadin.
Proiektua zehaztapen guztiekin irakurri nahi baduzu, klikatu hemen: KULTUROLA PROIEKTUAREN TXOSTENA
LABURPENA: triptikoa.pdf
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: kulturola@gmail.com