KULTUROLA proiektua pasa den Maiatzaren 31an aurkeztu genuen publikoki.
Aurkezpena 60 bat lagunen aurrean egin genuen eta giro onean pasa genuen ordubetea. Teknologia kontuak eta guzti gainditzeko kapazak izan ginenez oso pozik atera ginen bertatik eta aurrera begirako erronkak planteatu behar genituela konturatu ginen.

Azaroaren 11an, ostiralez, Asier Blas EHUko irakasleak partehartzearen inguruko ikastaro bat eskainiko digu.
Asier Blas Parte Hartuz elkarteko kidea da. Iritzi artikuluak eta dozena bat liburu ere izango ditu dagoeneko publikatuak.
Parte Hartuz demokrazia partehartzailearen ikerkuntza eta prestakuntzarako taldea da. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio zientzia, Soziologia eta Hezkuntza Sailetako irakasleek, ikerlariek, bekadunek eta laguntzaileek egiten dute lan. http://www.partehartuz.org/

Ikastaroaren ordutegia:

Partehartzeko deitu.