Prozesuak bere bidea jarraitu du eta 2. bileran ere parte hartu dugu Kulturolako kideok. Talde eta herritar ezberdinek bidalitako ekarpenak dokumentu berean jaso dira eta bileran banatu zizkiguten.  Informazio guzti honi analisi sistematiko bat egin diote eta analisi honen emaitzak ere banatu zizkiguten. 

Analisiaren amaieran, proposatu diren 7 ekipamenduak irakurri eta hortik 3 lehenetsi behar izan genituen.

1-Kultur Gune bat.

Aurrez pasa ziguten galdetegian, azpiegiturak lehenesteko, 2 aukera hautatu behar genituen. Ba iritzia eman duten pertsona eta talde guztien artean,  11 pertsonek Kultur gunearen ekipamendu hau beharrezkoa dela kontsideratu dute eta 9 pertsonek lehentasunezko proiektu bat dela esan dute. (Gogoratu, Kulturolakoek talde bezala galdetegi bakar bat erantzun genuela, beraz, 11 horien arteko 1 besterik ez garela gu; beste 10 pertsonek behintzat, horrela ikusten dute Kultur gune baten beharra herrian).

Bi proposamen egiten ziren lehen aukera honen barruan: Bata Udalak egiten zuena, arkitekto talde batek egindako analisiaren kontutan hartu ondoren (200-300 pertsonentzako audiotorioarekin, udal liburutegiarekin eta musika eskolarekin Urbieta kaleko lursailean -3400 m2- eta Biteri Kultur Etxe bezala utzi bere osotasunean) eta bestea aukera guk egiten genuena zen. Bozketan 2. proposamena atera zen aurrera.

Bigarren aukera, eraikin berria eraikitzea litzateke, agian Urbieta kalean izan daitekena, agian beste nonbaiten egingo dena.  Auditorioa izango du (500-600 pertsona sartuko direna) + Musika Eskola trasladatuko da hona+ Kultur etxea (zentzu zabal eta eraberrituan ulertua -sorkuntza+produzioa+dibulgazio eta erakusketetarako espazio ezberdinak eta baliabide teknikoak) + negozio unitatea (taberna)+ aparkalekua. Bigarren aukera honetan, Biteri eraikina, Udal Liburutegirako geldituko zen bere osotasunean, eta bileraren amaieran ikusi zen, agian, hemen bertan integratu zitezkeela Berdintasunekoek eskatzen zuten bulegoa+liburutegi espezializatua eta Umeen etxekoek eskatzen zuten Edoskitze gela, Ludoteka edo eta beste zerbitzu batzuk.  Edo agian aukera honekin, musika eskola zaharra Berdintasunekoen etxerako gera zitekeela…. edo agian… Hutsik geratzen diren eraikinen gaian ez dut uste sartu behar genukeenik, hau ez baita gure gaia.

2-Kiroldegia/Igerilekua. 6 pertsonek ekipamendu hau beharrezkoa dela kontsideratu dute eta 4 pertsonek lehentasunezko proiektu bezala planteatu dute.

Proposamena Igerileku estalia 9 kaletakoa bihurtzea da eta egungo tokian mantentzea eta bestalde Pista 3 pistetan bihurtzeko eraberritze lanak egitea.

3-Plaza eta Gune berdeak. Beharrezkotzat 4 lagunek jo dute eta lehentasunezkotzat pertsona bakar batek. Plazako lurra eraberritu egin behar dela proposatzen dute, zorua konpondu behar dela eta espazio dinamikoa bihurtu behar dela herriko plaza. Bestalde Tilosetan kioskoa eraberritu behar dela eta mobiliario egokia jarri, umeentzako jolasak jarri etab. Eta azkenik Atsegindegin ere aldaketak proposatzen dira.  

Hiru proposamen hauez gain, beste batzuk ere agertu ziren: Berdintasunaren etxea, Gaztetxea, Ludoteka eta Aparkalekuak.

Hurrengo bilera, uztailaren 9an, 19:30etan.

Hirugarren bilerarako, talde bakoitzak zein espazio behar duen eta zenbat utziko lukeen pentsatzea gomendatu zuen Siadekok. Gainera Siadekok aipatzen zuen, oso garrantzitsua izan zitekeela, herritarrei informatzerakoan, 4 ardatz kontutan hartzea eta proposamenean bertan agertaraztea (nahiz eta errekonozitzen zen agian orain ezin dela zehaztasun handiarekin hau guztia egin):

-Azpiegitura horrek izango diten edukinak zein diren

-Kudeaketa eredua zein den

-Inbertsioa edo aurrekontua edo ahal dena

-Kokapen posiblea.

Siadekoren ustez, ardatz hauek taldea eta udal teknikarien artean landu beharko genituzke herritarrei ahalik eta informazio gehien emateko.

Azkenik aipatu, bertan egon zirela Kultura Atelierreko bi neska, prozesu honen komunikazio ildoa nola egingo duten pixka bat kontatzeko. Komunikazio kanpainari buruz hitz egiteko momentua ez bazen ere, egingo dituzten ekintza eta estrategia batzuk aipatu zituzten (medioak erabiliko dituztela, prentsa deialdiak egingo dituztela, publizitate zuzena egingo dutela, erakusketa ibiltari bat antolatu nahi dutela proiektuekin auzoetan barrena, jaialdi bat antolatu dutela eta www.hernanipolis.net webgunea martxan jarri dutela aipatu zuten besteak beste). Web orrialde horretan foroak, eztabaida gunean etab. jarriko dituzte martxan.