Hernaniko Kultur gune berria taxutzeko ideien lehiaketa
Ekaina 22nd, 2010
2010eko martxoan ezagutu ahal izan genuen Udalak martxan jarria zuela etorkizuneko Kultur gune berria izango den eraikinaren inguruko ideien lehiaketa. Lehen sarituak 18.000 €-ko saria jasoko du eta 6.000 €-ko beste hiru sari ere egongo dira.40 proiektutik gora jaso dira udaletxean eta orain hauek aztertzeko momentua iritsi da.Prozesu oso polita ireki zaigu momentu honetan eta aurrera jarraitzeko gogo handiz jarraitzen dugu astelehenero elkartzen.Animatuz gero badakizu, jarri gurekin harremanetan eta hitzordua jarriko dugu.Epaimahaiak ZAZPI (7) kide izango ditu:- Alkatea edo hura ordezkatzeko izendatzen den zinegotzia- Kultura zinegotzia edo hura ordezkatzeko izendatzen den zinegotzia.- Oposizioak izendatutako zinegotzi bat- Hernaniko Udaleko Kultura Saileko teknikari arduraduna.- Hernaniko Udaleko Musika Eskolako zuzendaria edo haren ordez izendatzen denpertsona.- Udal arkitektoa- Udal aparejadorea- Udal Hirigintzako arkitekto aholkularia- Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak izendatutako arkitekto bat- Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko teknikari bat- Gipuzkoako Foru Aldundiko arkitekto bat- Hernaniko Herritarren Partidetza Guneko ordezkari bat (“Kudeatuz” programaren1. fasekoa)
Leave a Reply