KULTUROLA Hernanin sortu den proiektu bat da.
Euskararen erabilera eta normalkuntzan pauso bat gehiago izan nahi du proiektu honek.

Hasiera batean Kafe Antzokien moduko zerbaiten beharra sentitzen genuen herrian baino orain hori baino zerbait gehiago ere izan behar duela konturatu gara, herriko euskara, kultura eta heziketan diharduten taldeen beharrak kontutan hartzen baditugu behintzat.

Herrian kultura sortu nahi dugu eta herrian sortzen dena erakutsi nahi dugu, eta kultura kontsumitu nahi dugu, eta arte mota ezberdinak irakatsi nahi ditugu, eta herritarrena izango den espazio publiko berri bat nahi dugu, eta diziplina ezberdinek bat egingo duten espazioa nahi dugu eta euskara hizkuntza nagusia izango den espazioa behar dugu…

Udalarekin egin nahi dugu eta herritarrekin, eta autogestionatua eta amestuz eta publikoa izanez…

Hemen klikatzen baduzu, herriko euskara, kultura eta heziketa alorrean diharduten hainbat talderekin egindako bileren ondoren, guztion artean osatu dugun txostena irakurri ahal izango duzu.

TXOSTENA (2009ko maiatzean egina) KULTUROLA PROIEKTUAREN TXOSTENA

LABURPENA: triptikoa.pdf

GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: kulturola@gmail.com


Leave a Reply