Kulturola azpiegitura prozesu partehartzailean, 2009
Ekaina 8th, 2009
Hernaniko Udalak martxan jarri du dagoeneko azpiegituren inguruko prozesu partehartzailea. Siadeko enpresarekin batera, hiru bilera egingo dira. Bilera hauetan herritarren azpiegitura beharrak zeintzuk diren aztertuko da eta prozesu honetan atxikimendu gehien jasotzen dituzten hiru edo lau proiektu lehenetsiko dira. Sailkapen hori oinarritzat, herritar orok herri galdeketa batean aukeratuko du gustuko duen proiektua.
KULTUROLAKOEK, Kultur erabilerarako azpiegitura proiektua proposatzen dugu, zeinak honako funtzio nagusi hauek bete beharko lituzken:
-
Sormena erraztu eta lagundu. Sormenerako leku izan behar du, gauzak egitekoa, ez ikustekoa bakarrik. Diziplina diferenteetako talde eta pertsonek aukera izango dute bertan lan egiteko, probak egiteko, esperimentatzeko…
-
Erakustoki izan. Herrian egiten dena erakusteko leku egokia eta kanpotik ekarritakoekin programazio egokiak osatzeko aukera emango duen gunea izan behar luke: dantza, kontzertuak, erakusketak, formatu txikiko emanaldiak… Beraz, areto nagusi edo auditorio bat beharko luke, baina baita formatu txikiko emanaldiak eskaintzeko aukera ere.
-
Heziketa. Gune honek, kulturaren arlo guztiak hurbildu behar dizkio herritarrari; parte hartzeko aukerak eman behar dizkio, ez erakutsi bakarrik; herriko taldeen eta herritarren arteko zubiak erraztu behar ditu; ahaztu gabe taldeei eta herritarrei ere aukera eman behar diela hezteko eta hazteko.
Funtzionamenduari dagokionean, garrantzizkotzat jo ditugu puntu hauek:
-
Jabetza publikoa; antolaketa eta kudeaketa parte-hartzailea. Udalarekin batera, herriko taldeek ere parte hartu behar lukete antolaketa eta kudeaketan, horiek izango baitira gunearen arima.
-
Euskara. Euskarak Hernanin leku erreferentzial bat behar du, prestigioa emango diona, bertara doanak identifikatuko duena, nagusiki euskal kulturaren erakusgarri izango dena. Ahaztu gabe, aberastasuna aniztasunetik datorrela, eta beraz, beste hizkuntza eta kulturek ere haien lekua izan behar luketela gune honetan, denon bilgune izan dadin.
Proiektua zehaztapen guztiekin irakurri nahi baduzu, klikatu hemen: KULTUROLA PROIEKTUAREN TXOSTENA
LABURPENA: triptikoa.pdf
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: kulturola@gmail.com
Bilerak taldeekin
Otsaila 15th, 2009
Kulturolako kideok Kafe Antzokietara egindako txangoak
Otsaila 8th, 2009
Udalak eztabaidarako proposamen bat jarriko du mahai gainean
Otsaila 1st, 2009
Udalak azterketa bat eskatu du herrian azpiegitura aldetik dauden premiak aztertzeko. Azterketan proposamen bat agertzen da, herrian azpiegitura aldetik dauden beharrei erantzuna eman nahi diena.
Gehiago jakiteko: http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=15116&Act=07
Kulturola proiektua publikoan aurkeztu da
Ekaina 19th, 2008
Partehartzearen inguruko ikastaroa
Ekaina 19th, 2008
Azaroaren 11an, ostiralez, Asier Blas EHUko irakasleak partehartzearen inguruko ikastaro bat eskainiko digu.
Asier Blas Parte Hartuz elkarteko kidea da. Iritzi artikuluak eta dozena bat liburu ere izango ditu dagoeneko publikatuak.Parte Hartuz demokrazia partehartzailearen ikerkuntza eta prestakuntzarako taldea da. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio zientzia, Soziologia eta Hezkuntza Sailetako irakasleek, ikerlariek, bekadunek eta laguntzaileek egiten dute lan. http://www.partehartuz.org/
Ikastaroaren ordutegia:
Partehartzeko deitu.
Bilera deialdia
Apirila 27th, 2008
Kulturolarako bloga
Apirila 27th, 2008
Kaixo kuadrila!
Piskanaka bada ere, gure artean blog “pribatu” bat erabili ahal izateko saiakera egiten ari naiz. Arazo nagusiena nire ezjakintasuna da batetik eta bestetik, deskubritu ahal izan dudanagatik, euskarazko blogak sortzeko tresnak baldin badaude ere (blogari eta horrelakoak), hauek publiko osoarentzat irekiak geratzen direla eta nik sortu dudan honetan aldiz, badirudi autorizatuta gaudenak (nik esan diot nor bai nor ez zuen korreo elektronikoen helbideak erabiliz…) bakarrik sartzen garela. Beno ba ea tresna ona bihurtzen den…
Orain frogak egin beharko ditugu!
Ea ba dena ongi joaten zaigun. Zuhaitz bakarti horri bezala, haizea leku askotatik etorriko zaigu baino ea gai garen gu, harritzar horiek bezala tinko mantentzeko.







