Gaur (Irailak 4) abiatu dira Los Angelesera pilotariak. Honenbestez munduko txapelketan parte hartuko duten Euskal ordezkariak hauexek dira:
Uxue Fernandez (Zumarraga), Gazi Gallastegi (Aitzondo), Itxaso Pradera (Mallabia) eta Amaia Ocariz (Lizarra), beraz bi bikotek ordezkatuko gaituztete. ZORTE ONA opa diegu hemendik.
Leire Lukasen partaidetza ezinezkoa izan da lanagatik.
Gaur Abuztuak 7, goizeko 11etan entrenamendua burutuko dute Hernaniko kiroldegiko frontoian Txapelketa horretan parte hartuko duten nesken aukeraketa egin ahal izateko. Gaurkoarekin laugarren entrenamendua da, beste egunetan Hernani, Durangon eta Etxarrin egin baitzituzten.Irudian azkeneko aukeraketan parte hartuko duten neskak (Nafarrak,Bizkaitarrak eta Gipuzkoarrak geratzen dira).
Atzo Arratsaldez(Uztailak 24), Hernaniko kiroldegiko frontoiean Irailean Ameriketako San Franziskon(Los Angeles) 23 urtez azpiko munduko txapelketan parte hartuko duten Gipuzkoako paletarien hautaketa frogak izan ziren. Euskalerritik 3 neska joan daitezke. Beste probintzietan ikuskatu ta aukeraketa egin ondoren, hautatuak Abuztu arituko dira entrenatzen. Hautaketa lanetan JOSU OLEAGA Bizkaitarra ari da.
Zorte on Hernaniarroi!