Archive for abendua, 2007

Gipuzkoako elkarteen arteko finalak

Hernaniarrak txapela buruan jantzita ezin etorri Hernanira.
Kadete-Jubenil mailan Hernaniko bikoteak sekulako abiadaz jokatuta partidua irabazten hasiak ziren. 10.tantoraino txapela gurea izan bazen ere, hiru hutsen ondoren, Hernaniarrak lokartu eta Anoetarrak sprina hartuta 30eraino iristea lortu zuten, Hernaniarrei arnasa hartzen utzi gabe. Emaitza 30-11.
Nagusietan Real Sociedad-taldearekin Goiatz Mancisidor genuen jokatzen. Aurkariak hemen ere Anoetako Kuku taldea. Partidua hasera haseratik gorrien alde izan zan, berdinketak egon arren azkenean Kuku taldearentzako garaipena.
Zorionak bikoitza Kuku taldearentzat.
07final-jub.jpg 07-gip

Emakumeen txanda palan

Abenduan antolatu diren partaidetza jardueretan bi emakume talde aritu dira.Irakasle lanetan Uxue Fernandez pilotari Urretxuarra aritu da.
Erantzuna ikusita, Urtarriletik aurrera astean behin saioak antolatzeko asmoa dauka Kiroldegiak.

Pala barrenea

Ostiralean goizeko 10,30 etatik aurrera nahi duenak palan barrene herrikoian parte har dezake.
Oheko izarak gainetik kendu eta ea animatzen zareten….

Gipuzkoako Txapelketa Kad-Jub FINALA

Hernaniarrak (Mirari-Irati) Kukuren aurka jokatuko dute larunbatean
aurtengo kadete-jubenil mailako Gipuzkoako txapelketaren finala.
Hauekin batera
Emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako 3. eta 4. postuak (Intxaurrondo-Ikasberri) eta Finala (Kuku- Real Sociedad). Guztira 3 partidu Intxaurrondon arratsaldeko 4 etan hasita.


Hernaniko Irati Ugalde-Mirari Pagola bikoteak finalerako txartela irabazi du, txapelketako partida guztiak irabazita. Datorren astean Kuku1-Ataun-en arteko partida irabazten duen bikotearekin topatuko dira finalean Abenduak 29an.

Gipuzkoako emakumezkoen elkarteen arteko Txapelketa

Hernaniko taldeak (Nagore Zabala-Garazi Jauregi) gaur larunbata Intxaurrondon jokatu behar du REAL SOCIEDADen aurka.

EmP FINALAK HERNANIN

TXAPELDUNAK TXAPELDUNORDEAK
1.maila Maider Mendizabal, Mirari Etxegia// Oihana Unanue, Itxaso Urkizu
2.maila Nagore Zabala, Miren Zabala //Mertxe Gurrutxaga, Alaitz BaƱales
Hernaniko eskolarteko txapelketan:
ALEBINAK Maider Huitzi, Maialen Leonet //Ariane Arrieta, Ixiar Zapiain
INF.B Leire Arizaga, Alazne Urdangarin //Eli Pagola, Janire Ezeiza, Ane Diaz
INF.A Maider Semper, Amaia Irazustabarrena //Miren Goikoetxea, Ainara Jorrin

f1

f2-denak