Txapelketa gehiago Ezker Hormako Frontoian
Jubenilak joan den astean hasi zuten EUSKAL-LIGA txapelketa. Hernaniarrek ezin garaipenarik lortu Arabako Amurriokoen aurka.
Datorren astean ARABAKO IREKIAN parte hartuko dute Irati, Eneritz, Amaia, Miren eta Ane gazteak. Txapelketa honen berezitasun nagusiena bikoteen osaketan dago. Bikoteak nahasiak jokatuko bait dute; hau da, Hernaniar bat Arabatar (Amurrio eta Adurtzatarrekin) jokalari batekin arituko da. Ez dira elkarrekin inoiz ibili eta txapelketa oso IREKIA da beraz.
Bestalde laister abiatuko da EmP Txapelketa Irekia. Txapleketa honetan ere edozein lurraldeko paletariak parte har lezake. Hamabi bikote lehiatuko dira. Partida guztiak Aginagako frontoian izango dira seguruenik.
Ez dute ez aspertzeko beta gehiegirik izango datozen hilabete pareetan….ZORTE ON GUZTIOI.
Comments(0)
