Teknifikaziorako ordutegiak finkatuta
Aurtengo teknifikazio saioak honela antolatu dira. Erne postari beraz
Aurtengo teknifikazio saioak honela antolatu dira. Erne postari beraz
Hasiak gara entrenatzen.
Datorren ostiralean III Neska federatuen topagunea daukagu. Betiko tokian arratsaldeko 17:30.
Topagune hau 2088-2009 denboraldiko aurkezpen bilera bezala kontsidera dezakezue. Bertan hitz egingo diren gaiak ondorengoak dira:
1.- Behin betiko lehiaketa egutegia
2.- Ezker hormako Emakumea Pilotari txapelketa (noiz hasi, antolaketa, izenematea…)
3.- Jubenilen elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa.
4.- Teknifikazioa: antolaketa, taldeak, ordutegia, egutegia…
5.- Festetako erakustaldi partidak eta ekintza berezien aurkezpena (Naroa Epelde)
6.- Emakumearen Batzorderako pilotarien beste ordezkari bat behar dugu. Urtean 5-6 bilera izaten dira.
7.- Emakumea pilotari txapelketetako argazki bilduma nahi duenak eskaria egin dezake (2 € DVD bakoitzeko)
8.- Norberak lekarkeenak: galderak, dudak…
Topagunea amaitu ondoren, Gipuzkoako selekzioan aritu direnak KIROLGIKO 10. urteurreneko festara joan beharko dute, arratsaldeko 19:30etan Gaskako polikiroldegira (Donostian). Festa amaieran LUNTXA izango da. Mesedez festa honetara joatea eskatzen dizuegu.