Archive for abendua, 2008
Gipuzkoako frontoieko ezker hormako Finalak larunbatean Ibarrako Belabieta pilotalekuan
Ezker Hormako Gipuzkoako txapelketako finalak elkarte hauexek jokatuko dute Ibarran. Lehenik Nagusien 3. eta 4. postuak jokuan egongo dira HERNANI eta IKASBERRI elkarten artean.
GAZTE MAILAN |
|
HERNANI3(A.Irazustabarrena,E.Gutierrez) |
HERNANI2(M.Pagola,I.Ugalde) |
NAGUSIETAN |
|
SUBERRI |
REAL SOCIEDAD |
Gipuzkoako txapelketan Emakumea Pilotari txapelketan partaide izan diren jokalariak elkarren aurka aritu dira. Ederki nabaritu da 1. mailako eta 2.mailako jokalarien artean dagoen aldea. Bigarren mailako jokalariek ezin izan diote eutsi 1.mailakoek jartzen duten abiadurari; oso erritmo desberdinak daude bi mailetan.
III Sakanako txapelketako finalerdiak
Gazteak Finalerdietan Atauneko taldearen (Miren Otxotorenak jokatu zuen Atauneko Maddi Mendizabalekin) aurka irabazi ondoren, Irati eta Amaia datorren larunbatean finala jokatuko dute Etxarri-Aranatzen Amurrioren aurka. Aurkari gogorrak izango dituzte, aurtengo Arabako txapeldunak izan baitira.
Senper-Tijero bikotea berriz finaletik kanpo geratu da finalerdian Contin-Aristorenarena bikotearen aurka galdu ondoren.
Ezker hormako Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak Ibarran larunbatean
Arratsaldeko 4 etatik hasita.Gazte mailako eta Nagusi mailako finalerdiak jokatuko dira.
| Gazte mailan | |
| Eli Gutierrez-Amaia Irazustabarrena | Eneritz Perez-Ane Lizeaga |
| Nagusietan | |
| Real Sociedad | Leire Lukas-Garbiñe Tijero |
Gazteak ere III Sakanako txapelketan finalerdia jokatuko dute
Irati Ugalde eta Amaia Irazustabarrena Sakanako txapelketan finalerdirako sailkatu dira.
Alebin mailan Gipuzkoako eskolarteko txapela lortua dute bikote bezela.
Ama-alabak finalerdietarako pasea lortu III Sakanako Txapelketan
Arantza Elizegi min hartuta egonik Garbiñe bere alaba Maiderrekin jokatu behar izan du aste buru luze honetan 3 partida. Emaitza oso onak lortuz gaiñera, 3 partiduetatik 2 irabazita finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.
Garazi Jauregi Amaia Zabalegirekin (Leireren ordez joana) ostiralean Alegitarren aurka ari zirelarik frontoiko argia itzali zan 13-12 irabazten zijoaztela; partidua bertan behera geratu behar… Partidu hau Alegin jokatu zuten eta Hernaniarrek garaipena lortu zuten.
Gazteetan Irati eta Amaia bikoteak larunbatean irabazi zuen. Eli eta Eneritz (biyak atzelariak) ordea ezin Amurrioko (talde indartsua) bikotearen aurka.
III.Sakanako Txapelketa Etxarri Aranaz-en
Aurten beranduago hasiagatik partaidetza handia dago. Euskalerriko hainbat herrietako jokalariak parte hartzen dute: Leitza, Amurrio, Barakaldo, Alegia, Auritz-Berri, Lizarra, Etxarri Aranaz, Dulantzi. Ataun..
Gazte mailan 7 bikote. Hernaniarrak 2:
| Eli Gutierrez eta Eneritz Perez | Irati Ugalde ta Amaia Irazustabarrena |
2.Mailan 16 bikote. Hernaniarrak 2:
| Leire Lucas eta Garazi Jauregi. | Arantza Elizegi eta Garbiñe Tijero |
1.Mailan 4 Bikote. Kuban trinketeko MUNDUKO KOPA jokatu eta irabazi berri duten txapeldunak besteen artean:
Maite Ruiz (Naparra), Maider Mendizabal (Anoetarra),Nagore Arozena(Lizartzarra) eta Itsaso Urkizu(Berastegiarra)
III. EmP txapelketa amaitu da
Zarautzen amaitu berri da III. EmP txapelketa. Sailkapena ondokoa:
2.mailan:
TXAPELDUNAK: D.Dominguez(Azpeitia)- LEIRE LUKAS hernaniarra
AZPITXAPELDUNAK: Garbiñe Tijero- Naroa Urbieta (Azpeitia)
1.mailan:
TXAPELDUNAK :Ainhoa Montes (Astigarraga)-Uxue Fernandez(Urretxu)
AZPITXAPELDUNAK:Estitxu Pierola(Donostia)-Oihana Unanue (Azpeitia)
Comments(0)
