Ama-alabak finalerdietarako pasea lortu III Sakanako Txapelketan
Arantza Elizegi min hartuta egonik Garbiñe bere alaba Maiderrekin jokatu behar izan du aste buru luze honetan 3 partida. Emaitza oso onak lortuz gaiñera, 3 partiduetatik 2 irabazita finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.
Garazi Jauregi Amaia Zabalegirekin (Leireren ordez joana) ostiralean Alegitarren aurka ari zirelarik frontoiko argia itzali zan 13-12 irabazten zijoaztela; partidua bertan behera geratu behar… Partidu hau Alegin jokatu zuten eta Hernaniarrek garaipena lortu zuten.
Gazteetan Irati eta Amaia bikoteak larunbatean irabazi zuen. Eli eta Eneritz (biyak atzelariak) ordea ezin Amurrioko (talde indartsua) bikotearen aurka.