Archive for the 'EmP 2006-07' Category

Finalak Gipuzkoako TRINKETA Paleta Zabalaz

Maider Mendizabalen istripua dela eta ordezkoak jokatu du.

Trinketeko finalak2007
   2.MAILA
  Eluska Arrondo- Eneritz Perez            30
Leire Lukas - Estitxu Arriola (Zumaia) 28
    1.MAILA
Nati Evaristti (Kuku)- Miren Zabala (Ikasberri) 30
Oihana Unanue (Ikasberri)-Garbiñe Tijero      20



Gaurko egunez orain dala 17 urte

Gaurko egun batez 1990. Maiatzaren 18 an INTXAURRONDOko frontoian bildu ziran hainbat neska pelotan jokatu nahian. Bildutakoak  Aia (E. Lasa, A.Zuloaga), Aizarna (M.Gurrutxaga), Altzo  (L.Olano, Amaia), Donostia (Txus Boubeta, Maite Almandoz,..), Hernani (K.Barrenetxea, A.Olaran, A.Urruzola, G.Tijero), Goizueta ( X. eta M. Etxegia, A.Apezetxea) herrietatik etorritakoak izan ziran.

Gipuzkoako federazioan Josetxo Etxeberria lendakaria zalarik martxan jarri zan 1. Emakumeen arteko paleta txapelketa. Ordu ezkeotik urtero antolatu dute Gipuzkoako txapelketa.

Finala ekainean jokatu zan ATANO III frontoian eta Goizuetarra eta Aiatarren arteko leia izan zan. Txapeldunak uste det Aiatarrak izan zirala.

Trinketea Gaskan 2.mailako Finalerdiak

Partiduak iluntzeko 8 etatik aurrera jokatu dira.

Karmele Urbistondo-Eli Gutierrez 22
Eluska Arrondo-Eneritz Perez 30

Irati Ugalde - Maitane Aburuza 23 
Leire Lukas - Estitxu Arriola 30

Gaurko irabazleak maiatzak 18an elkarren aurka arituko dira FINALEAN.

Finaleko Kadeteak

Txapeldunak : Maitane Aburuza (Zizurkildarra) - Miren Otxotorena
Txapeldunordeak : Mirari Pagola - Ane Lizeaga

06-07kad-fin

Heldu maileko finalisten argazkia

Azpeitian jokatu zen lehenengo Emakumea Pilotari txapelketako finala.
10 bikote  gehi 9 ordezko aritu dira Gipuzkoan zehar. Kopuru politta alajaina lehenengo aldia izateko. (Intxaurrondo,Zestua,Tolosa,Ataun,Azkoitia,Zubieta,Urnieta,Altza,Asteasun eta Azpeitian) partidak jokatzen. Hernaniarrok ez dugu herrian partiduak ikusteko aukerarik izan frontoieko konponketak zirela eta.
Partaideak Hernani,Arano,Anoeta,Lizartza,Berastegi,Azpeitia,Urnieta,Aizarna,Zizurkil,Astigarraga,
Elizondo,Donostia,Goizueta,Hondarbi herrietakoak izan dira.


Txapeldunak:   Maider Mendizabal (Anoetarra) - Eluska Arrondo
Txapeldun ordeak
:
Nagore Arozena (Lizartzarra) - Garazi Jauregi

06-07held-fin

06-07emp

2006-2007 EMAKUMEA PILOTARIKO PARTAIDEAK
postala

Intxaurrondo

Emakumea pilotariko 1. jardunaldia Intxaurrondon izan zan.

Arantxa Goenaga- Estitxu Pierola  30
Leire Lukas-Garbiñe Tijero 26