
Emakumea Pilotari Txapelketa Irekia Aginagan jokatzen ari dira.
Hernaniarren partaidetza handia dago. Kadetetik, hasi eta nagusien maila arte 12 jokalari hernaniarrak.
Txapelketan 12 bikotek (24 jokalari gehi ordezkoren batzuk) 4 taldetan multzokatuta jarri dituzte.
Multzo bakoitzeko talde-buruak partidu guztiak irabazi dituzte.
Nahi duenak arratsalde pasa polita eduki lezake Aginagan arratsaldeko 4etatik aurrera larunbatean.Hilak 10eko argazkiak erantsita daude 07-08argazkiak atalean.
Bestalde hasia dago DV-ko eliteko txapelketa. Euskalerriko (Iparralde, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa) herrialde guztietako partaidetza egonik. Punta puntako 8 bikote osatu dira. Txapelketa honen berri estekan sakatuta daukazue.
1.jardunaldian Goiatz Manzisidor hernaniarrakElizondoko Edurne Argainekin batera garaipena lortu zuten Iparraldeko eta Anoetako (Nati Evaristti) Arjentinarraren aurka.