Archive for Azaroa, 2007

TXILEKO PATAGONIAN!

Ostirala, Azaroa 30th, 2007

Kaixo denei!!

Berriro ere eskerrak denei zuen iruzkinengatik.

Argentinako aldetik txileko patagoniara pasa giñan oain dala astebete inguru, ta hementxe gabiltza “carretera austral” deitzen dana gurutzatu nayan. Orainarte egualdiyakin nahiko suerte izan deu, baño hemen izautzen ai gea benetako patagonia zer dan (haizia, hotza, ebiya, elurra… eta ripio=gurdi bidia). Pixkanaka pelotoya handitzen ai gea, aurrena gallego batekin eta orain malageño batekin. Azken 2 astetan lauak gabiltza jotake pedalei ematen.

Gure asmua hemendik 5 egun ingurun “carretera austral” bukatu eta argentinara bueltatzia da, informatua dagonantzat chalten ingurutik pasako gea, Fitz Roy ondotikan.

Azken aldin ordenadore gutxi ta kaxkarrak topatu dittugu, gaur bezela, beraz argazkirik eztegu sartuko baño hurrenguan saiatuko gea ta izango dezue berri gehiago. Egiya esan eztakigu argazkitan nola ateako den baño toki izugarritatik pasa gea.

Aztu gabe Aner-i ONGI ETORRI!!!  Ixiar-i animuak azken txanpan!! ta Idoia eta rafa-ri zorionak!!

 Ah, Arkaitz, altura hoitan ezingoatxik jendiai kargu hartzen hasi ezta? Baño hiri eskerrikasko horko berri hain eleante ta natural emateatik.

BESARKADA BAT DENEI TA LASTER ARTE!!

CIRCUITO CHICO

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

pb150023.JPG

Barilotxe inguruan dagoen zirkuitu bat da eta horrelako bistak daude. Argazkian ezin da begiek ikusten duten panoramika erakutsi, baina gutxienez ideia bat egiteko laguntzen du ez?

SAN CARLOS DE BARILOCHE

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

dscf1733.JPG

Bariloche herrira sarrera da hau, oso turistikoa da ta eskiatzeko pista asko daude hemen inguruan. Eguraldia dala eta pare bat egun hementxe pasa dittugu!!

BESTE LAKU BAT

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

pb150021.JPG

Eztakigu ze esan!!

CARALLO!!

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

dscf1719.JPG

“Carallo, como suben estos vascos!!”

RUTA DE LOS 7 LAGOS

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

pb130085.JPG

Barilotxe inguruan dagoen bide bat da. Izugarria da. Ze iruditzen?

MAPUTXEEN LURRALDE ZORAGARRIA

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

dscf1723.JPG

Patagonian sartu gera ta hemengo paisaiek ez dute hitzik, denbora guztian postal batean bidaiatzea bezala da.

SANTIAGO

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

pb130063.JPG

Esta va dedicada al mejor gallego que conocemos, Santiago. Para nosotros siempre seras Xanti.

PUENTE DEL INCA

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

pb100020.JPG

Akonkaguako parke naturalean dagon zubi naturala da, kolore horia azufreagatik da.

ACONCAGUA

Larunbata, Azaroa 17th, 2007

pb100010.JPG

Quechueraz “monte de piedra” esan nahi du. Igoerako argazkian hurrengo saioan (ezetz!! hauxe da gertuen ikusi genuen momentua).