ITXITURA
Ostirala, Abendua 28th, 2007Hemen dena urpian, gu gelditze ezkean bitartian!!
Hemen dena urpian, gu gelditze ezkean bitartian!!
Azkeneko euniane patagoniak bere indarra erakutsi dik!! Ebiya ta hotza, baño eztu inportik (oain errexo esatea hau, ordun etzan halako kontuik), gu aurrea. Hoi bai bista handiyik ikusi gabe.
Adarras del paine. Honea etorribe hernanine bazakau!!
Hala emateik/n eh? Ezpa, egiyaek/n. Ta ezpazue sinisten etorri ta ikusi.
Atzean Paineko dorreak ta aurrean aishol eta miguel
Esan bezala launak, bizikletak utzi ta 4 eunez “torres del paine” parkian oñez ibili giñan. Parke benetan latza da, denetik dauka (errekak, lakuak, glaziarrak ta eskalatzaileentzat nahi izanezkero paradisua).
Hemendik ushuaia aldera abiatu giñan ta handik buenos airesea, gure bidaiaren bukaera. Hemen ikusitakoak argazkitan erakusten saiatuko gea, zerbezaren eraginpean bada ere (ulertukozue ezta?)
kaixo neska mutillak!!
Gaur etzeate kejatuko noski, lan dexente in degu ez? Aspaldin aukera gutxi izan deu argazkik sartzeko ta lan asko genun atzeatuta.
Berrize Argentinatik Txilera pasa gea ta 4 egun “Torres del Paine” parke naturalean ibili gea oñez. Kamara bateriyik gabe geatu zitzaigun ta ezin izan deu argazkiyik atea. Halare ezagun batzukin batzuk ateatzeko aukera izan deu ta aber aurreago jartzeko aukera izaten deun.
Bihar Ushuaia aldera abiatuko gea ta han izango dezue gure berri.
Hurrengorarte ta muxu handi bat denei!
Hau da Campo de hielo sur-en beso txiki bat
“Nei etziateken kartel hau eakutsi autoeskolan”
Bizikleta utzi ta mendi buelta bat in genun Fitz Roy ta Cerro Torre ikusiz. Suertiare galanta, egualdi bikaña in zigun ta biyak earki ikusteko aukera izan genun.