Ttarla Hernaniko dantza taldea
Ttarla Hernaniko dantza taldea
Ttarla dantza taldean, zenbait jarduera desberdin egiten ditugu urte osoan zehar. Kurtsoa urrian hasten dugu eta ekainaren amaierara arte irauten du. Kurtso osoan zehar euskal dantzak irakasten dizkiegu Hernaniko 200 haur eta gazteei. Klaseetan ikasten dutena plazaratzeko hainbat ekintza antolatu eta beste zenbaitetan parte hartzen dute haur eta gazte hauek. Esate baterako: Olentzeroren etorreran, Inauterietan, Hernaniko Dantzari festan, zenbait auzoetako jaietan, Hernaniko San Juan jaietan, Euskal Jaietan…
Bestalde, Hernanitik kanpo irteerak egiten ditugu; gonbidatzen gaituzten beste dantzari txiki egunetara joaten gara, hauen artean Lazkao,Orereta, Donostia…
Gainera, kurtsoan zehar, haur talde ezberdinekin asteburuak pasatzera joaten gara Euskal Herriko hainbat txokoetara.
Ezkontzetan ere dantzatzen dugu.

Leave a Reply