Zergatik txabola?
Kaixo guztioi. Nere izena Andoni da, baina ezagutzen nauen ia guztiak Txabola deitzen dit. Txabola berez nire amona eta aitaren jaiotetxea da, Ereñotzuko (guretzat Iñatzuko) baserri bat.

Ni ez nintzen baserri honetan jaio. Ni Iñatzun bertan jaio nintzen, Ur-mia elkartea dagoen etxe berean.

Ttiki-ttikitatik auzokoak ni Anttonio Txabolaren semea esaten zuten niretaz ari zirenean eta hazitzen joan nitzen ehinean, Txabola izenarekin gelditu nintzen, koadrilakoak horrela hasi baitziren niri deitzen.Iñatzun bertako etxetik, hamabost urte nituela, Latxe-Bistara joan ginen bizitzera, benetan toki ederra eta bailararen bixta ederra duen tokira. Eta bertan bizitu naiz Hernanira etorri naizenera arte.
![]() |
| Ikusi Latxe-Bistako etxea eta ingurua |
Beno hau guztia nire izenari buruz. Hemen ikusten duzuen blog honetan, Dobera euskara elkarteak eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, nire inguruko kontutxuak eta batez ere nire argazkiak erakusteko erabiliko du.
