Elurra gure mendietan
Martxoa 23rd, 2008
Aurreko igandean, goizaldean elurra egin zuela eta, Arrondora joan nintzen bueltatxo bat ematera.
Ni mugitu nintzanerako Akola inguruko elur gehienak urtu ziren, baino hala ere oso irudi politak ikusi nituen. Arrondo oso toki earra da neretzat. Bertatik bixtak oso onak baitira, gure bailarako mendi gehienen tontorrak ikusteko aukera ematen du eta paraje ederrak ikusten dira gainera.
Arrondoko buelta Larre-gainen hasi nuen. Bertan hasten da mendiari buelta ematen dion bidea.
Larregaindik abiatu eta Akola aldera jo behar da, parkeraino.

Parkea eskubita utzi eta gure pixta utzi gabe jarraitu behar da. Aurrera jarraituta Igoin lepora ateratzen da eta mendiko beste aldera pasako gara, Epelerreka aldera. Hemendikan bueltan oso paisaje basatiak ikusiko ditugu, basoez inguratua. Hemen azpian jartzen dizkizuet bertan ateratako argazki batzuk.
Buelta ematerakoan, ehiza postuen inguruan gora hartu eta Arrondora iritxiko gara. Bertan trikuharri dotore bat daukagu (Bidean beste trikuharri dotoreak ere ikusten dira, baina neri gehiena gustatzen zaidana hau da, haundiena delako eta oso toki politean dagolako).
Dolmenaren argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Tontorrean gainera, Iñatzu, Hernani, Donostia, Adarra, Urdaburu, Jaizkibel eta hainbat eta hainbat toki bixtaratzen dira.
![]() |
| Ikusi Iñatzu eta bailara guztia |
Buelta oso polita iruditzen zait eta asko disfrutatu nuen paraje guzti horiek ikusten, hori bai, elurra ordurako ez zegoen asko baina zer egingo diyou ba?
Entry Filed under: Orokorra




1. Itziar | Martxoa 27th, 2008 at 12:02 pm
Kaixo Andoni:
Earra Akola inguruko erreportaia, argazki dotoreekin, ez dauka meritu makala zure blog honek, egualdi txarrakin e mendira joaten hasi bazea.
Bueno hi, pasahitza…., hik esango dek….
ayo pelayo