Koadrila Aldatzen
Martxoa 26th, 2008
Aurtengoarekin, bigarren urtea da ez geala koadrila etxe bat alokatu eta oporretara joaten Aste Santuan. Hala ere, berandu mugitu ginela eta, ezinba etxean gelditu, eta Aldatzera joan ginen ostegunean egun pasa egitera eta noski bazkaltzera.
Goizeko 10:30etan gelditu ginen Iñatzun, eta han denak bildu ondoren atera ginen. Beti bezala berandu, hori bai, orain aitzakiak badaude. Gero eta jende gehio gera koadrilan eta haien bartuluak hartzeko ere denbora gehio behar deu. Hasieran 14 heldu, 4 ume eta 4 kotxekapota eta kotxesilla ginen ateratzekoak.
Kanpoa ateatzen geanian, normalian ibilalditxo bat eiten deu eta Lekunberrin Plazaolako ibilbidea egin gendun, egia esanda hori gehiegi esatia da, Mugiro aldea joan ginen, berez 2 km jun eta beste 2 etorri baina batzuk (umeen bazkariaren aitzakiarekin) Lekunberrin gelditu zirela eta Arkaitz belaunetik operatua, eta abarrengatik bide erdia egin genun. Tokia benetan polita da, hori bai, izugarrizko hotza egiten zun, egualdi ona bazan ere.
Ondoren, Lekunberriko taberna batean tragoxka bat bota eta segitun abiatu ginen Aldatz aldera.
Aldatzeko ostatuan bazkaldu genuen, krixton pila gainera eta oso merke eta ona.
Eguneko protagonistak umeak izan ziren, nola ez. Hemen dituzue ateratako argazki batzuk (bakoitzaren gainean klik egin eta diapositibak ikusiko dituzue):
Eta bukatzeko hemen dituzue taldeko argazkiak
Haundiagoak ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen.
Hauxe izan zen ba gure egunpasa.
Entry Filed under: Orokorra



