Arrondo
Arrondo EreƱotzun dagoen mendi txiki bat da. Tontorrean nahiko berria den antena-errepetidore bat dago, baina bada milaka urte pasa dituen trikuharri bat tontorrean. Trikuharria oso polita da, bere txapela eta guzti. Beti esan ohi det nire errautsentzako toki aproposa dela, hala ere espero dut hemendik urte askotara izatea…