?Errauste planta ez Zubietan ez inon?
2007-01-15Mezua inoiz baino garbi eta ozenago entzun zen atzo Usurbilgo kaleetan:
«Errauste plantarik ez, ez hemen eta ez inon». Horixe esan zuten
antolatzaileek eta horixe bera eurekin bat egin zuten milaka
herritarrek. Alternatibak badira, eta horiek bultzatu eta sustatzeko
deia izan zen, berriz, manifestazioaren beste deia. Arrakastatsutzat jo
zuten antolatzaileek manifestazioa eta politikariei herritarren hitza
entzun eta aintzat hartzeko eskatu zieten. Herritarrei, berriz,
oraindik ere errauste planta gelditzeko «garaiz» dela eta mobilizatzen
jarraitzeko deia egin zieten.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos