2007-01-5
Tagzania-k "Mundua etiketatzen" deitzen duen zerbitzuan, zehatz-mehatz
ikus daiteke Donostiako udalak Errauste-plante eraikitzeko izendatu
duen gunea. Pixkanaka, herritarrak etiketa bidez identifikatzen doaz
inguruko baserri eta lekuak, "0 Eremu" delakotik zenbat metrotara
geratzen diren argituz.
Ikusi hemen:
http://www.tagzania.com/item/36642
Iruzkinak (2) |
Lekua ikusi |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-01-5
Herri plataformek manifestaziorako deia egin dute, hilaren 14an, Usurbilen
BERRIA. I. Petxarroman. Zubieta
Zubietan
egin nahi duten errauste planta bi kilometrora baino hurbilago izango
dute Usurbil, Lasarte-Oria eta Zubietako 25.000 bizilagunek. Zubieta
Lantzen, Usurbil Bizirik eta Lasarte-Oria Bizirik herri plataformek
gogor salatu zituzten agintari eta arduradun politikoak, herritar
guztien gainetik, «kosta ahala kosta», errauste planta egin nahi
dutelako. «Tamalez, gure politikariek etika eta lotsa, biak galdu
dituzte», kexatu zen Alaitz Aizpurua bozeramailea, hiru herri
plataformen izenean.
Usurbil, Lasarte-Oria eta Zubietako herri
plataformek beste mobilizazio bat egiteko deia egin zieten Gipuzkoako
herritar guztiei. (gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos